Justizia errestauratibo

Justizia errestauratiboa justizia penalaren paradigma da: delitua pertsonen aurkako erasotzat du, gizarteko harremanen hausturatzat, eta, haustura hori konponbidean jartzeko, delitugilearen eta delituaren ondorioak jasan dituztenen arteko elkarrizketa oinarri duen prozesu bat bultzatzen du.[1]

Justizia errestauratiboko prozesu batean, gertaera batean inplikatutako pertsonek modu kolektiboan ebazten dute nola egin aurre laidoaren ondorioei eta etorkizuneko inplikazioei. Biktimek rol aktiboa dute prozesuan, eta, bitartean, «erasotzaileak» animatzen dira beren ekintzen erantzukizuna beren gain hartzera eta egin duten kaltea konpontzera. Hori barkamena eskatuz, lapurtutako zerbait itzuliz, komunitateari zerbitzua emanez, etab. egin daiteke. Justizia errestauratiboak «erasotzaileei» ere laguntzen die, etorkizunean laidorik ez egiteko. Justizia-teoria batean oinarritzen da, delitua gizabanako edo komunitate baten aurkako iraintzat hartzen duena, Estatuaren eta bere arauen aurkako iraintzat baino gehiago. Biktimen eta «erasotzaileen» arteko elkarrizketa sustatuz, justizia errestauratiboaren praktikak gogobetetze-maila handia lortzen du biktimen artean, baita «erasotzaileek» beren erantzukizunak beren gain hartzea ere.

Howard Zehr, Harrisonburgeko Unibertsitate Menonitako irakaslea, ikuspegi horren aitzindaria izan da, eta hainbat ikerketa argitaratu ditu. Marshall Rosenberg eta Dominic Barter legelariak ere justizia errestauratiboaren defendatzaile handienen artean daude, eta beren jardunbideen bidez erakutsi dituzte justizia mota horren emaitzak, zigor-justiziaren kontrakoak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2020]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1165392
  • Identifikadoreak
  • NDL: 01070908
  • NKC: ph247265
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1165392


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.