KRC Genk
Sorrera | 1988 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Crystal Arena edukiera: 25.000 (21.500 UEFA) lagun inaugurazioa: 1999 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Peter Croonen | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Wouter Vrancken | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Belgikako Pro League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
KRC Genk (izen osoa Koninklijke Racing Club Genk) Belgikako Limburg eskualdeko futbol taldea da, Genk hirikoa.
1988an eratu zen eta dagoeneko emaitza bikainak lortu ditu Belgikan, 3 Liga eta 4 Kopa irabazi baititu.
Historia
Esan bezala 1988an eratu zen hiriko K. Waterschei S.V. Thor Genk (1919koa) eta K.F.C. Winterslag (1923koa) elkartu zirenean. Waterschei S.V. Thor taldeak jadanik bazituen Belgikako bi kopa irabazita, 1980 eta 1982an hain zuzen ere.
Lehenengo denboraldi bikaina 1998an izan zuen Kopa irabazi eta Ligan 2. postua eskuratzerakoan. Hurrengo urtean Liga irabazi zuen. Gaur egun Belgikako talderik onenetakoa da. Azkenengo garaipenak 2019ko Liga eta 2021eko Kopa ditu.
Palmaresa
Belgikan: 11
- Belgikako Liga (4): 1999, 2002, 2011, 2019.
- Belgikako Kopa (7): 1980 (W), 1982 (W), 1998, 2000, 2009, 2013, 2021.
- Belgikako Superkopa (1): 2011.
Nazio artean: 0
UEFA Intertoto Kopa
- final aurrekoak 2004ean.
Euskal taldeen aurkako partidak
Genk taldeak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2016-17 | UEFA Europa League | Liga fasea | Genk Athletic | 2-0 5-3 | Athletic Genk |
Kanpo estekak
- (Nederlanderaz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
- Datuak: Q216032
- Multimedia: K.R.C. Genk / Q216032