Kamelot

Gustave Doréren Kamelota

Kamelot, legendazko Artur erregearen gotorlekuaren izena da, nondik bere bizitzan izan zituen borroka asko egin zituen. Bere kokapen zehatza, gaur egun ez da ezagutzen, eta erromatarren ondorengo Britaniako fikziozko probintzia erromatar-britaniar bat izan liteke. Hiri hau, lehen aldiz, Chrétien de Troyesek aipatu zuen bere Lanzelot, gurdiaren zalduna izeneko lanean, non ez dirudien arturiar elezaharrean bezain garrantzitsua. Kameloten kokapenak misterio bat izaten jarraitzen duenez, berari buruzko egia, benetan existitu bazen behintzat, ez da ezagutzen.

Erreferentzia geografikoak

Kameloten balizko kokapenen hartean, honako hauek aipatzen dira:

  • Cadburyko gaztelua
  • Tintageleko gaztelua
  • Viroconium
  • Caerleon-on-Usk, Gales hegoaldean
  • Dinertheko gaztelua, Arth ibaitik gertu, Gales mendebaldean
  • Windsor gaztelua, 2006an eginiko indusketa arkeologikoen ondoren eginiko espekulazioengatik.

Kamelot hitza "Camulodunum"etik etor daitekeen arren (egungo Colchesterren erromatar izena dena), katuvellaunoar erregeen gotorlekua, eta, ondoren, Britania erromatar probintziako hiriburua izan zena, Essexen kokatuta egoteak (ekialdeko Anglian), okerreko erresuma anglosaxoian kokatzen du.

Kultura herrikoian

  • Harold Fosterren Valiente Printzea komikian, modu askean arturiar elezaharrean oinarritua dagoena, Kamelot, lehenik, Winchesterretik gertu, eta, ondoren, Caerleonen kokatua da.
  • Kamelot, Alan Jay Lernerrek eta Frederick Loewek idatzitako musikal bat da, arinki oinarritua Artur erregearen elezaharrean, T. H. Whitek izen bereko bere eleberrian egokitu zuen bezala.
  • Kamelot, Joshua Loganek 1967an zuzendutako filme bat da, Richard Harrisek, Vanessa Redgravek eta Franco Nerok interpretatua, zinerako egokitzen duena Loewe eta Lernerren musikala.
  • Jack Whyten The Camulod Chronicles, erromatar garaiko eta Erdi Aroko Britanian oinarritutako eta arturiar elezaharraren inguruko fikziozko telesail bat da.
  • Monty Pythonen Mahai karratuko zaldunak eta euren jarraitzaile eroak filmean, Kamelot, Artur erregeak "toki inozo"tzat jotzen du, eta mahai biribileko zaldunek ez joatea erabakitzen dute.
  • Third Watch telesailean, polizia barrutia, ofizialek, "Kamelot" ezizenez deitzen dute, King eta Arthurren izkinan duen kokapenaren ondorioz.
  • Kamelot, Erdi Arokoak bezalako egoera sozialetara itzultzearen alde egiten duen elkarte bat da, eta, gertuko etorkizun batean desnutrizioaren biktimen aurkako laguntza intentsibo gune bihurtzea espero duena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q220437
  • Commonscat Multimedia: Camelot / Q220437

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 236816373
  • GND: 4085127-8
  • LCCN: sh98004138
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q220437
  • Commonscat Multimedia: Camelot / Q220437