Keri Hulme

Keri Hulme

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaChristchurch, 1947ko martxoaren 9a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaWaimate (en) Itzuli, 2021eko abenduaren 27a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaAranui High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Bone People (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Booker Prize  (1985) : The Bone People (en) Itzuli
    Katherine Mansfield Memorial Award
    Robert Burns Fellowship  (1977)
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Keri Ann Ruhi Hulme (Christchurch, 1947ko martxoaren 9a - Waimate, 2021eko abenduaren 27a) zeelandaberritar idazlea izan zen.

Jatorri mistokoa zen, Europakoa eta maoriakoa. Bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, tabakoa biltzen lan egin zuen. 1972an idazteari ekin zion, baina idazketa beste lan batzuekin uztartu behar izan zuen.

Bere liburuetan isolamendua, identitate postkolonial eta multikulturala, eta mitologia maoriarra, zeltikoa eta eskandinaviarra jorratu zituen. the bone people eleberriarekin Booker Saria irabazi zuen 1985ean.

Berrogei urtez bakarti bizi izan zen Hego Uharteko urrutiko leku batean. Bere burua honela definitu zuen: atea, arromantikoa eta asexuala.

Lanak

Eleberriak

  • the bone people (Spiral Press, 1984)
  • BAIT eta On the Shadow Side (amaitu gabe)

Olerkigintza

  • The silences between (Moeraki Conversations) (Auckland University Press, 1982)
  • Lost Possessions (Victoria University Press, 1985)
  • Strands (Auckland University Press, 1993)

Beste lan batzuk

  • Te Kaihau: The Windeater (Victoria University Press, 1986), ipuin bilduma.
  • Te Whenua, Te Iwi/The Land and The People, Jock Philipsekin batera argitaratua (Allen & Unwin/Port Nicholson Press, 1987), "Okatiro and Moeraki" lan autobiografikoa barne.
  • Homeplaces: Three Coasts of the South Island of New Zealand (Hodder & Stoughton, 1989), autobiografia.
  • Ahua.' Opera libretoa, Anthony Ritchieren musika. Moki, Ngāi Tahu arbasoaren historia, Christchurch City Choirren enkargua.
  • Hokitika Handmade (Hokitika Craft Gallery Co-operative, 1999), kooperatibaren eta kooperatibako kideen deskribapena eta historia.
  • Stonefish (Huia Publishers, 2004), ipuin bildumak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q263613
  • Commonscat Multimedia: Keri Hulme / Q263613

  • Wd Datuak: Q263613
  • Commonscat Multimedia: Keri Hulme / Q263613