Kira Jarmyx

Kira Jarmyx
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaRostov Don, 1989ko urriaren 11 (34 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Nazioarteko Erlazioen Estatu-institutua : Harreman publikoak
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakbozeramailea, idazlea, aktibista eta youtuberra
Enplegatzailea(k)Popular Politics (en) Itzuli
UTair Aviation (en) Itzuli
Puxkin Museoa
Aleksei Navalni
Anti-Corruption Foundation (en) Itzuli  (2014ko abuztua -
Genero artistikoaeleberria

IMDB: nm11832294 Rottentomatoes: celebrity/kira_yarmysh Allmovie: p971143
Facebook: kira.yarmysh Twitter: kira_yarmysh Instagram: kira_yarmysh Telegram: kira_yarmysh Youtube: UCSLOZebvBH0MM7NnkMYNwJg Edit the value on Wikidata

Kira Aleksandrovna Jarmyx[1] (errusieraz: Кира Александровна Ярмыш; Rostov Don, 1989ko urriaren 11) errusiar ekintzaile politiko eta eleberrigilea da, batez ere Aleksei Navalniren prentsa-idazkari eta laguntzaile eta Neveroiatnyie proisxestvia v zhenskoi kamere №3 eleberriaren egilea izateagatik ezaguna[2].

Bizitza

Hezkuntza eta aktibismo politikoa

Rostov Donen jaio zen 1989ko urriaren 11n. 2007an, Moskuko Nazioarteko Erlazioen Estatu Institutuko nazioarteko kazetaritza fakultatean sartu zen. Graduatu ondoren, Moskuko Puxkin Museoko prentsa-zerbitzuetan eta Utair airelinean lan egin zuen. 2013an, Aleksei Navalniren hauteskunde-kanpainan parte hartu zuen, Moskuko alkate izateko aurkeztu zenean[3]. 2014ko abuztuan, Navalniren eta Ustelkeriaren Aurkako Fundazioaren prentsa-idazkari bilakatu zen[4].

2017an, Navalni 20:18 programaren hainbat edizioren kolaboratzailea izan zen, eta ustelkeriaren aurkako adierazpenak egin zituen bere izenean. Besteak beste, bideo bat grabatu zuen, non Mikhail Kovaltxuk Putinen laguna «telebista guztiaren jabea» zela esan zuen. Geroago Jarmyxek bideoan egiazko akatsak aitortu zituen eta ezabatu egin zuen[5].

2018ko otsailean, Errusiako presidentetzarako hauteskundeetan, Jarmyx 5 egunez atxilotu zuten Twitterren egindako argitalpenean «hautagai bati buruzko iritzi negatiboa sortzeagatik»[6][7]. Urte bereko maiatzean, Moskuko auzitegi batek 25 eguneko atxiloketa administratiboa ezarri zion Vladimir Putinen inbestidura bi egun lehenago «Ez da gure Tsarra» Twitterren idazteagatik[8][9][10].

2021eko urtarrilaren 21ean, Aleksei Navalniren aldeko manifestazioak egitera deitzeagatik, Errusiako agintariek atxilotu zuten Liubov Sobol eta Georgi Alburovekin batera[11][12][13]. 9 egun espetxean eman zituen, agintariei jakinarazi gabe ekitaldi publikoak antolatzea leporatuta[14]. 2021eko otsailaren 1ean, etxean bete beharreko atzipenaldia ezarri zioten[15]. Memorial erakundeak preso politiko gisa aitortu zuen[16]. 2021ean, Jarmyxek Errusiatik ihes egin zuen[17].

2022ko urriaren 14an, Errusiako Justizia Ministerioak Kira Jarmyx atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[18].

Bizitza pertsonala

2015ean ezkondu baina gero dibortziatu zen. Gainera, Ruslan Xaveddinov Ustelkeriaren Aurkako Fundazioaren proiektu-arduradunarekin harremanean egon zen[19].

Liburuak

  • Neveroiatnyie proisxestvia v zhenskoi kamere №3 (2020)
  • Kharassment (2022)

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  2. (Ingelesez) Luxmoore, Matthew. «Claims Of Censorship As Moscow Book Fair Scraps Appearance By Navalny Aide» Radio Free Europe/Radio Liberty 2021-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  3. (Errusieraz) Рейтер, Светлана. «Каково это — быть пиар-советником политика, который поругался c половиной журналистов? Интервью пресс-секретаря Алексея Навального Киры Ярмыш» Meduza 2020-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  4. (Errusieraz) Андреев, Кирилл. «Новым пресс-секретарём Алексея Навального стала ростовчанка Кира Ярмыш» Donnews 2014-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  5. (Errusieraz) Гатинский, Андрей; Рудяк, Анна. «В фонде Навального извинились за ошибки в ролике о Ковальчуке» РБК 2017-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  6. (Ingelesez) «Navalny Supporters Jailed Across Russia After Boycott Action» The Moscow Times 2018-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  7. (Ingelesez) Matsnev, Oleg. «Aides to Russian Opposition Leader Sentenced to Jail» The New York Times 2018-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  8. (Ingelesez) Lokshina, Tanya. «From Kids to Leaders, Russia Cracks Down on Protesters» Human Rights Watch 2018-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  9. (Ingelesez) «Navalny Press Secretary, TV Show Host 'Detained Again'» Radio Free Europe/Radio Liberty 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  10. (Ingelesez) «Russia cracks down on opposition activists after protests» France 24 2018-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  11. (Ingelesez) Balmforth, Tom; Tétrault-Farber, Gabrielle. «Russia rounds up allies of Kremlin foe Navalny in protest warning» Reuters 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  12. (Ingelesez) «EP calls for Nord Stream 2 stop over Navalny arrest» Deutsche Welle 2021-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  13. (Ingelesez) Baklanov, Alexander. «Police arrest Navalny’s associates in Moscow ahead of planned opposition rallies» Meduza 2021-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  14. (Ingelesez) «Navalny Allies Jailed, Fined as Russia Vows Protest Crackdown» The Moscow Times 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  15. (Ingelesez) «Russian Court Orders House Arrest Of Navalny Spokeswoman Until March 23» Radio Free Europe/Radio Liberty 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  16. (Errusieraz) ««Мемориал» считает политзаключёнными десять оппозиционеров, обвиняемых по «санитарному делу»» Правозащитный центр Мемориал 2021-02-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  17. (Ingelesez) «Navalny Sentenced to 9 More Years in Prison» The Moscow Times 2022-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  18. (Errusieraz) «Минюст признал иноагентами журналистов Низовцева, Дзядко и соратницу Навального Ярмыш» Интерфакс 2022-10-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-14) (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  19. (Errusieraz) Половинко, Вячеслав; Докшин, Влад. ««Сейчас приедет такой Шаведдинов, будьте осторожны»» Новая газета 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q98918779
  • Commonscat Multimedia: Kira Yarmysh / Q98918779

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 4722162062761651650004
  • GND: 1236282507
  • Wd Datuak: Q98918779
  • Commonscat Multimedia: Kira Yarmysh / Q98918779