Klaksvík

Klaksvík
giza kokalekua
Irudi gehiago
Administrazioa
Region of the Faroe IslandsNorðoyar eskualdea
Municipality of the Faroe IslandsKlaksvík Municipality
Posta kodeaFO-700 · FO-710
Geografia
Koordenatuak62°13′26″N 6°34′43″W / 62.2239°N 6.5786°W / 62.2239; -6.5786
Map
Demografia
Biztanleria4.997 (2021eko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Informazio gehigarria
Ordu eremuaGreenwich Meridianoko Ordua
Hiri senidetuakWick, Sisimiut (en) Itzuli, Kópavogur, Trondheim, Norrköping udalerria, Tampere, Grenå (en) Itzuli eta Odense
klaksvik.fo

Klaksvík (danieraz Klaksvig), Faroe uharteetako bigarren hiri handiena da. 5.000 biztanle inguruko populazioa du.

Hiria Borðoy uhartean dago[1] baina udalerriak ondoko Svínoy uharte osoa eta Kalsoy uhartearen iparraldeko zatia ere hartzen ditu.

Historia

Bikingoen garaian jadanik herrixka bat existitzen bazen ere ez zen XX mendearte ganorazko herririk eratu, aurretik lau baserri baino ez baitzeuden orain hiria dagoen tokian. Baserrien inguruan populazioa haziz joan zen, 1938an lau auzoak (Vágur, Myrkjanoyri, Gerðar eta Uppsalar) elkartu eta Klaksvík sortu zen arte[2].

Ekonomia

Bi badia luze ditu eta bere ekonomia arrantzan eta honen inguruko industrian oinarritua dago.

Honetaz gain aipatzekoa da Föroya Bjór (faroeeraz "munduko garagardo onena") garagardo konpainia. 1888an sortu zen eta Faroetako sinboloa den aharia du irudi[3].

Garraioa

Itsaso azpitik doan "Iparraldeko uharteetako tunelak" (Norðoyatunnilin) Eysturoy uhartearekin elkartzen du. 2006an inauguratu zuten tunela[4].

Kirola

KÍ Klaksvík taldeak 17 aldiz irabazi du Faroetako futbol liga. Garaipen gehien dituen bigarren taldea da.

Ondasun nabarmenak

  • Christianskirkjan: 1963an jasotako eliza hau aintzinako norvegiar estilora eraikia izan zen, aintzinako eraikin bikingoen antzirudiko[5]. Bigarren Mundu Gerran bizia galdu zuten marinelak omentzen ditu.

Irudiak

  • Klaksvík eta aurrean Kunoy uhartea
    Klaksvík eta aurrean Kunoy uhartea
  • Klaksvíkeko kaia eta Kunoy uhartea
    Klaksvíkeko kaia eta Kunoy uhartea
  • Christianskirkjan eliza
    Christianskirkjan eliza
  • Ferria
    Ferria

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Conchita, Carlos. (2014-08-14). Islas de Bordoy y Vidoy (Feroe). (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. (Ingelesez) «Klaksvik, Faroe Islands» www.amusingplanet.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. Txantiloi:Fo-FO «Forsíða» Föroya Bjór 2023-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. (Faroeraz) «Norðoyatunnilin» Føroyskt (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. «Christianskirkjan - Fólkakirkjan» web.archive.org 2015-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q189361
  • Commonscat Multimedia: Klaksvík / Q189361

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 247305664
  • GND: 4283340-1
  • Wd Datuak: Q189361
  • Commonscat Multimedia: Klaksvík / Q189361