Klima aldaketa eta arrantza

Altxatze-sare batekin arrantzatzea. Bangladesheko kostaldeko arrantza-komunitateak kalteberak dira uholdeekiko, itsas mailaren igoerengatik.

Klima aldaketa arrantza modu askotan ari da kaltetzen munduan zehar eta ondorioak larriak izan daitezke.

Eraginak

Klima-aldaketak arrantza-tokiei eragiten die, esaterako, ozeanoko tenperaturen igoerek itsasoko uretako ekosistemei eragiten diete; ozeanoaren azidotzeak eta desoxigenazioak ere eragiten ditu.[1] Ur gezako ekosistemei, berriz, uraren tenperaturaren aldaketek, ur-fluxuak eta habitataren galerak eregiten die. Ondorio horiek arrantza mota bakoitzaren testuinguruan aldatu egiten dira.[2]

Klima aldaketa espezieen banaketa eta itsasoko eta ur gezako espezieen produktibitatea aldatzen ari da. Klima-aldaketak, gainera, arrantza-produktuen eskuragarritasunean eta merkataritzan aldaketa esanguratsuak ekarriko dituela espero da. Ondorio geopolitiko eta ekonomikoak garrantzitsuak izango dira, bereziki sektorearen menpekoenak diren herrialdeentzat. Harrapaketa-potentzialaren beherakada handienak tropikoetan espero daitezke, batez ere Hego Ozeano Barearen eskualdeetan.[3]

Klima-aldaketak ozeano-sistemetan eraginak ditu, halaber, arrantzaren eta akuikulturaren iraunkortasunean, arrantzaren mende dauden komunitateen bizimoduetan eta ozeanoek karbonoa harrapatzeko eta biltegiratzeko duten gaitasunean. Itsas maila handitzeak esan nahi du kostaldeko arrantza-komunitateei nabarmen eragiten diela klima-aldaketak, eta, aldi berean, euri-ereduak eta uraren erabileraren inpaktua aldatzen direla barruko ur gezako arrantzan eta akuikulturan. Uholdeen, gaixotasunen, parasitoen eta alga kaltegarrien arriskuak areagotzea akuikulturan eragiten duten inpaktuak dira, eta horrek ekoizpen- eta azpiegitura-galerak eragin ditzake.[3]

Gehiegizko arrantza

Klima-aldaketaren ondorioz arrantzak behera egin badu ere, gehiegizko arrantza da beherakada horrekin lotutako beste arrazoi bat.[4] Gehiegizko arrantzak klima-aldaketaren ondorioak areagotzen ditu, eta, horren ondorioz, arrain populazioak ingurumen-aldaketekiko sentikorragoak dira. Azterketek erakusten dutenez, ozeanoaren egoerak arrantza-tokiak kolapsatzea eragiten du, eta arrantza-tokiak oraindik kolapsatu ez diren lekuetan, egiten den arrantza-kopuruak eragina du industrian. Arrantzak, suntsitzailea eta jasanezina denean, biodibertsitateari eragiten dio. Gehiegizko arrantza eta arrantza suntsitzailea mugatzeak klima aldaketaren aurrean ozeanoaren erresilientzia handituko du.

Erreferentziak

  1. Doney, S. C. (March 2006). "The Dangers of Ocean Acidification". Scientific American. 294 (3): 58–65. Bibcode:2006SciAm.294c..58D [1].
  2. Weatherdon, Lauren V.; Magnan, Alexandre K.; Rogers, Alex D.; Sumaila, U. Rashid; Cheung, William W. L. (2016). "Observed and Projected Impacts of Climate Change on Marine Fisheries, Aquaculture, Coastal Tourism, and Human Health: An Update". Frontiers in Marine Science. 3. doi:10.3389/fmars.2016.00048. ISSN 2296-7745. [2]
  3. a b Manuel Barange; Tarûb Bahri; Malcolm C. M. Beveridge; K. L. Cochrane; S. Funge Smith; Florence Poulain, editoreak. (2018). Impacts of climate change on fisheries and aquaculture: synthesis of current knowledge, adaptation and mitigation options. Erroma: Food and Agriculture Organization of the United Nations. ISBN 978-92-5-130607-9. OCLC 1078885208.
  4. https://www.nationalgeographic.com/environment/article/climate-change-is-shrinking-essential-fisheries

Ikus, gainera

  • Itsas kutsadura

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5454889
  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85048669
  • Wd Datuak: Q5454889