Kordobako Emirerria
Kordobako Emirerria إمارة قرطبة Imārat Qurṭuba | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
756 – 929[1] | |||||||
Emirerria | |||||||
| |||||||
Kordobako emirerria, ca. 929 | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Kordoba | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Andalustar arabiera | ||||||
Erlijioa | Islam | ||||||
Historia | |||||||
|
- Artikulu hau emirerri historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kordoba (argipena)».
Kordobako Emirerria (arabieraz: إمارة قرطبة, Imārat Qurṭuba) Iberiar penintsulako konkista musulmanaren ondorengo probintzia musulmana zen, Damaskoko Kaliferriaren babespean zegoen. Bertako gobernadoreek wali edo emir titulua zuten.
Historia
750an, abasidarrek omeiarrak hartu zituzten mendean eta leinuako kide guztiak erailtzea agindu zuten. 756an, Abd ar-Rahman I.a omeiarrak Damaskotik ihes egin eta Al-Andalusera joan zen. Hantxe Kordoba konkistatu eta 773an Bagdad abasidarren boteretik independentzia aldarrikatzen du. Independentzia politika eta administratiboa bada, erlijioan kalifaren menpean baitago.
Hala ere, emirerriaren antolatzailea Abd ar-Raman II.a zen, penintsula islamera bilakatu zuena mozarabeen kopurua gutxituz. Hala ere, kristauek ez zuten amore eman eta errekonkista hasi zuten.
Abd ar-Rahman III.aren agintaldia 912an hasi zenean, egoera politikoa guztiz txarra zen. Bere autoritatea finkatzeko 929an kalifa izendatu eta Kordobako Kaliferria hasi zen.
Kordobako emirrak
Zbk. | Izena | Agintaldia |
1.a | Abd ar-Rahman I.a | |
2.a | Hisham I.a | |
3.a | Al-Hakam | |
4.a | Abd ar-Rahman II.a | |
5.a | Muhammad I.a | |
6.a | Al-Mundir | |
7.a | Abd Allah I.a | |
8.a | Abd ar-Rahman III.a |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1337854
- Multimedia: Emirate of Córdoba / Q1337854
Al Andaluseko historia |
Musulmanen konkista (711-732) |
|
Kordobako Omeiatarrak (756-1031) |
Lehenengo taifa aldia (1009-1106) |
Almorabideen agintea (1085-1145) |
Bigarren taifa aldia (1140-1203) |
Almohade Kaliferria (1147-1238) |
Hirugarren taifa aldia (1232-1287) |
Granadako Emirerria (1238-1492) |