Koreografia

Koreografia bateko une bat.
Koreografia folklorikoa.

Koreografia ballet baten pauso, mugimendu eta irudien multzoari esaten zaio; baita ere ballet baten pauso, irudi eta jirabirak.[1] Koreografia Dantza eta balletetako mugimenduak sortu eta osatzearen artea da, edo arte horretako lan bakoitza. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira. Dantza edo gorputz-adierazpen baten pauso, irudi edo mugimenduak, aldez aurretik sortu eta pautatuak. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira.

Etimologia

Grezieratik datorren hitza: κορεια (koreia), «dantza»; eta γραφια (graphia), «grafia» edo «idatzia».

Koreografia motak

Asko dira aipatu daitezkeen koreografia motak:

  • Bakarkakoa
  • Taldeko koreografia: ohikoena da mundu osoan. Taldekoa izateko bi pertsona baino gehiago izen behar dira. Normalean koreografo batek antolatzen eta zuzentzen ditu taldeko mugimenduak.
  • Koreografia nagusia: dantzari nagusiak bakarka egiten duena.
  • Folklorikoa: dantza kolektiboak izaten dira, herri baten tradizioan oinarrituta.
  • Historikoa: gertatutako egoera bat berreskuratzen da.
  • Simetrikoa: eszena orekatsua da, bi aldetakoek mugimendu berdinak egiten dituzte.
  • Asimetrikoa: bi aldetan koreografia desberdinak egiten dira.
  • Espazio partzialekoa: eszenatokiaren espazio bat bakarrik erabiltzen duena.
  • Distributiboa: nolabait bi multzo daude: dantzari nagusiak edo nagusiek ekintza batzuk egiten dituzten bitartean, talde nagusiak haien aldetik dantzatzen dute. Nagusiek noizbehinka beste taldearekin egiten dute bat.

Euskal Herriko koreografia zentroak

  • Muelle3, sorkuntza eta dantzaren espazioa. Bilbo. Web: http://muelle3.wordpress.com
  • La Faktoria Choreographic Center. Iruñea. Web: https://www.lafaktoria.org/
  • Dantzalabea. Barakaldo. https://www.facebook.com/dantzalabea
  • Dantzagunea. Sormena zentroa. Errenteria. Web: http://www.dantzagunea.net

Erreferentziak

  1. https://www.euskadi.eus/web01-a3hlanar/eu/contenidos/termino/_c03582/eu_k_2696/k2696.html

Ikus, gainera

  • Koreografo

Kanpo estekak

  • 2019ko Euskararen Egunaren koreografia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q180856
  • Commonscat Multimedia: Choreography / Q180856

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX525586
  • BNF: 11977846h (data)
  • GND: 4069977-8
  • LCCN: sh85024743
  • NKC: ph119191
  • NARA: 10639933
  • AAT: 300255715
  • Wd Datuak: Q180856
  • Commonscat Multimedia: Choreography / Q180856