Kristobal Oñate

Kristobal Oñate
Bizitza
JaiotzaAraba, 1504 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Euskal Herria
HeriotzaEspainia Berriko Erregeorderria, 1567ko urriaren 6a (egutegi gregorianoa) (62/63 urte)
Familia
AitaJuan Pérez de Oñate
AmaOsana González de San Llorent
Seme-alabak
ikusi
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra eta goi-funtzionarioa

Kristobal Oñate (Gasteiz edo Oñati, 1504 – Zacatecas, Espainia Berriko Erregeorderria, 1567ko urriaren 6a) esploratzaile, militar eta konkistatzailea izan zen. Gaur egungo Mexikoren iparraldean eta Estatu Batuetako Mexiko Berria estatuan dauden lurraldeak esploratu zituen.

Bizitza

Juan Pérez Narriondo —bizilekuz aldatzean, Juan Oñate izena hartu zuena— eta Osana González de San Llorente izan zituen gurasoak. Haro leinukoa zen, Pedro "Baltza" Narriondo jauntxo feudalaren eta María Irarrazabalen iloba. 1524. urtean heldu zen Espainia Berrira. Nuño de Guzmánek Jaliscoko indiarren aurka antolatu zuen espedizioan parte hartu zuen. Iparralderantz jo zuen gero eta, Mendebaldeko Sierra Madre igaro ondoren, Guadianaren haraneraino iritsi zen (egungo Durango estatuan). Guadalajara hiriaren gaur egungo kokapena erabaki zuen eta 1541ean, hiriko gobernaria zela, XVI. mendean gertatu zen indiarren matxinada gogorrenari aurre egin behar izan zion. Zacatecas hiriaren sorreran ere hartu zuen parte. 1567ko urriaren 6an hil zen, Zacatecas estatuko Pánuco herrian, eta bertako elizan lurperatu zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) El legado humano de Cristobal y Juan de Oñate, II International Congress on Historical Links between Spain and North America New York, May 4th–7th 2016, agnyee.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q920150
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 58250150
  • ISNI: 0000000029404237
  • BNF: 122204260 (data)
  • LCCN: n91006747
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 110881
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q920150