La Montaña

Kantabriako mapa. Bertan La Montaña (orlegi eta marroiz) eta La Marina (horiz) eremuak argi ikus daitezkelarik. Batan, haran eta mendi nahas-mahasa ikus daiteke, bestean berriz kostaldeko ordokia.

La Montaña (euskaraz Mendialdea) Espainiako Kantabria autonomia erkidegoko eremu bat da. Horretaz gain, Iberiar penintsulan historikoki Kantabria osoari deitzeko erabili izan den usadiozko izena ere bada. Aldiz, La Marina eremuak kostaldean zehar hedatzen delarik.

La Montaña eremuak Kantabria autonomia erkidegoko azaleraren bi heren bere barnean hartzen ditu, gainontzeko herena La Marina eremuaren barnean gelditzen delarik. La Montaña eremuaren orografia haran ugariz osatua dago eta oso menditsua da.

XVI. mendera arte Espainian La Montaña izenez Kantauriar mendikatearen bi aldeetara hedatzen zen Kantabriako erdialdea eta Palentziako probintzia eta Burgosko probintziaren iparralde menditsuei deitu ohi izan zitzaien. Gerora, izendapen hori Santanderreko probintzia sortu berriaren parekidea izan zen.

Gaur egun, maiz La Montaña izenaz Kantabria osoa izendatu ohi da, kantabriarrei montañeses ("menditarrak") izenez deituaz, baina izendapen hau ez da erabat zehazta, lehen aipatu bezala La Montaña eremua autonomia erkidego horretako barnealdean kokatzen baita.

Iruditegia

  • La Montaña gaitajoleen musika taldea Comillas udalerrian.
    La Montaña gaitajoleen musika taldea Comillas udalerrian.
  • Tresvisoko igoera. Kantabria osoko igoera aldapatsuenetako bat.
    Tresvisoko igoera. Kantabria osoko igoera aldapatsuenetako bat.

Ikus gainera

  • La Marina

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9018746
  • Wd Datuak: Q9018746