Lanaudière

Lanaudière
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaJoliette (Quebec)
Zatiketa
ikusi
  • Montcalm, D'Autray, Joliette, L'Assomption, Les Moulins eta Matawinie
Geografia
Koordenatuak46°46′N 73°50′W / 46.77°N 73.83°W / 46.77; -73.83
Azalera13.514 km²
MugakideakMauricie, Centre-du-Québec, Montérégie eta Laurentides
Demografia
Biztanleria528.598 (2021)
6.648 (2020)
Dentsitatea39,11 bizt/km²
lanaudiere.ca
Terrebonneko alde zaharra.

Lanaudière Quebeceko eskualde administratiboa da. 14 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Joliette da.

Geografia

Montrealdik 30 bat km ipar-ekialdera, eskualdea Quebeceko hiri nagusi honi begira dago. Laval eta Montrealen parean dauden hiriak (Terrebonne -101.558 biztanle 2009an-, Repentigny -78.812-...) Montrealgo metropoli komunitatearen (Communauté métropolitaine de Montréal, CMM) barruan daude. Laurentideseko zenbait udalerrirekin batera hiriaren Couronne Nord edo Rive-Nord de Montréal ("Montrealgo iparraldeko ibarra") osatzen dute.

Joliette (19.044 biztanle) hiri historikoa eskualdearen erdian dago eta hiriburu funtzioak betetzen ditu, biztanlerian handiena izan gabe. Hortik iparraldera populazioa murriztuz doa eta lur eremu zabalean gune naturalak dira nagusi: Mont-Tremblanteko parke naturala, Matawinie... Eskualde honetan, Bayonne deitutako ibaia dago, abenaki jatorriko herriak Ôbamasek deitua.

Mugakideak

  • San Laurendi ibaiaren adarra den Rivière des Mille Îlesen hegoaldean Laval eta Montrealgo eskualde administratiboak.
  • San Laurendiz bestaldera Montérégie.
  • ekialdean Mauricie.
  • mendebaldean Laurentides.

Historia

1966an Quebeceko eskualde administratiboak eratu zirenean Montrealgoa askoz ere handiagoa zen. 1987an eskualde batzuk banatzeari ekin zitzaion, oreka lortu nahirik. Urte horretan sortu zen eskualdeetakoa Lanaudière izan zen.

Demografia

Montrealen itzalean biztanleria asko hazi da azken hamarkadetan.

Hizkuntzak

Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk, baita eslaviarrak (errusiar, ukrainar, poloniarrak) ere, bertan plantatu ziren, batez ere Rawdon inguruan; hala ere gaur egun eskualdea oso ehuneko handian frantses hiztuna da: 2006an %67,9k hizkuntza hori baino ez zekiten, %31,5k frantsesa eta ingelesa eta oso kopuru txikiak ziren ingelesa edota beste hizkuntzen bat baino ez zekitenak[2].

Jatorriko herriak

Europar jatorriko gehiengo zabalaren erdian, eskualde honetan jatorriko herrien ordezkaritza gorde da; iparraldeko lur eremu handian "zurien" presentzia urriaz gain, Manawan izeneko atikamekw herriaren komunitatea dago[3].

Banaketa administratiboa

Eskualdeak 7 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 59 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:

Erreferentziak

  1. Quebeceko estatistika institutua.
  2. Hizkuntzak[Betiko hautsitako esteka] 2006ko erroldan.
  3. Manawango webgunea.
  4. Lanaudièreko mapa.

Ikus, gainera

  • Montreal (eskualde administratiboa)
  • Mauricie
  • Laval (Quebec)

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Lanaudièreko ataria.
  • (Frantsesez) Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
  • (Frantsesez) Outaouais Quebeceko estatistika institutuan.
  • (Frantsesez) Informazio turistikoa.
  • (Frantsesez) Eskualdeari buruzko ataria.
  • (Frantsesez) Lanaudièreko kultura.


  • i
  • e
  • a
01 Bas-Saint-Laurent · 02 Saguenay–Lac-Saint-Jean · 03 Capitale-Nationale · 04 Mauricie · 05 Estrie · 06 Montréal · 07 Outaouais · 08 Abitibi-Témiscamingue · 09 Côte-Nord · 10 Nord-du-Québec · 11 Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine · 12 Chaudière-Appalaches · 13 Laval · 14 Lanaudière · 15 Laurentides · 16 Montérégie · 17 Centre-du-Québec