Lasha Talakhadze

Lasha Talakhadze

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSachkhere (en) Itzuli, 1993ko urriaren 2a (30 urte)
Herrialdea Georgia
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
Parte-hartzailea
Pisua157 kilogramo
Altuera1,97 metro
Jasotako sariak
ikusi
  • Jeno Boskovics Best Lifter Trophy  (2017)

Instagram: talakhadzelasha_official Olympic.org: lasha-talakhadze Edit the value on Wikidata

Lasha Talakhadze, georgieraz ლაშა ტალახაძე, (Sachkhere, 1993ko urriaren 2a) pisu-jasotzaile georgiarra da.

Biografia

2015ean Houstonen munduko txapelketan hartu zuen parte eta bigarren egin zuen, baina txapelduna izan zenak dopingaren kontrako kontrolean positibo eman eta Talakhadze urrezko dominaz jabetu zen.[1] Bere aurreneko munduko txapela zuen. 2016an Rio Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 105 kg-tako pisuan. Hurrengo munduko txapelketa guztietan urrezko domina eskuratu zuen, bai eta Tokioko Olinpiar Jokoetan ere. Hasierako txapelketak 105 kg-tik goragoko proban irabazi zituen. 2018an Nazioarteko Halterofilia Elkarteak kategoriak berrantolatu zituen eta hurrengo dominak 109 kg-tik goragokoetan lortu ditu.

Olinpiar Jokoak

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2020an (Rio de Janeiro), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >105 kilo kategorian, bi jasoalditan 473 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >109 kilo kategorian, bi jasoalditan 488 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen berriro; Ali Davoudi irandarraren (urrezko domina) eta Man Asaad siriarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.[2][3][4]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
01 !1. postua, urrezko domina Halterofilia >105 kilo, gizonezkoa.
473 kg ME totala[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
01 !1. postua, urrezko domina Halterofilia >109 kilo, gizonezkoa.
488 kg ME totala[6]

Nazioarteko gainerako palmaresa

Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Houston (Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak) 01 !1. postua, urrezko domina 105+ kg
2017 Anaheim (Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak) 01 !1. postua, urrezko domina 105+ kg
2018 Ashgabat ( Turkmenistan) 01 !1. postua, urrezko domina 109+ kg
2019 Pattaya ( Thailandia) 01 !1. postua, urrezko domina 109+ kg
Europako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Førde ( Norvegia) 01 !1. postua, urrezko domina 105+ kg
2017 Split (Txantiloi:Herrialde info kroazia) 01 !1. postua, urrezko domina 105+ kg
2018 Bukarest ( Errumania) 01 !1. postua, urrezko domina 105+ kg
2019 Batumi ( Georgia) 01 !1. postua, urrezko domina 109+ kg
2021 Mosku ( Errusia) 01 !1. postua, urrezko domina 109+ kg

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Rogovitskiy, Dmitriy. (2016-05-17). «Russian weight lifter Lovchev banned for 4 years for doping» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  2. «Lasha TALAKHADZE» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  3. «Lasha Talakhadze» olympedia.org (Ingelesez)
  4. «Lasha Talakhadze» olympics.com (Gaztelaniaz)
  5. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3218304
  • Commonscat Multimedia: Lasha Talakhadze / Q3218304

  • Kirolariak
  • COI: lasha-talakhadze
  • Wd Datuak: Q3218304
  • Commonscat Multimedia: Lasha Talakhadze / Q3218304