Latinaren deklinabidean bost deklinabide eredu bereizten dira izenetan, genitiboaren bukaeraren arabera. Deklinabide bakoitzean, hitzen lexemei edo erroei hainbat bukaera gehitzen zaizkie. Sei kasu gramatikal ditu: nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa eta ablatiboa[1].
Bost deklinabideak
1. deklinabidea
Lehen deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -ae da. Genitiboaren forma izen enuntziatutik har dezakegu; adibidez, poeta, poetae, m ~ euskaraz, "poemagile, koplari"; lehen hitza (poet-a) nominatibo kasuan dago; bigarrena (poet-ae), berriz, genitiboan. Lehen deklinabideaz izen femeninoak deklinatzen dira, gehienbat.
Lehen deklinabidea
Singularra
Plurala
Nominatiboa
-ă
-ae
Bokatiboa
-ă
-ae
Akusatiboa
-ăm
-ăs
Genitiboa
-ae
-arŭm
Datiboa
-ae
-īs
Ablatiboa
-ă
-īs
poeta, -ae, m ~ poeta, "olerkari"
Singularra
Plurala
Nominatiboa
poetă
poetae
Bokatiboa
poetă
poetae
Akusatiboa
poetăm
poetăs
Genitiboa
poetae
poetarŭm
Datiboa
poetae
poetīs
Ablatiboa
poetă
poetīs
2. deklinabidea
Bigarren deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -i da. Adibidez: dominus, domini, m ~ euskaraz, "jauna". Bigarren deklinabideaz baliatuz, izen maskulino zein femeninoak deklina daitezke; neutrozko forma ere badago.
Bigarren deklinabidea (maskulino eta femenino arruntak)
Bigarren deklinabidean, magister, magistri, m ~ ("irakasle") bezalako izenak daude, nahiz eta maskulinoa izan erromatarrentzat hitz egiterako orduan errazago zelako aldaketa batzuk jasan dituztenak.