Lau Haizeta parkea

Lau Haizeta edo Lauhaizeta parkea Astigarraga, Donostia eta Errenteriako udal mugen barruan eta San Marko-Txoritokieta mendigunean kokatzen den eremu naturala da. 1999an sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lau Haizeta Antolatzeko Plan Bereziarekin.[1] Halaber, 2015ean Eusko Jaurlaritzak Lau Haizetako paisaiaren ekintza plana[2] bultzatu zuen.

Parkea Donostiako Egia auzotik Errenteriako Astigarragako Benta eta Zamalbideraino zabaltzen da eta Ametzagaina eta Larratxoko parkeak, San Marko eta Txoritokietako gotorlekuak eta Txoritokietako estazio megalitikoa barnebiltzen ditu.

Erreferentziak

  1. http://ingurumena.errenteria.eus/images/ambiental/Bioaniztasuna/LauHaizeta/LauHaizetaPlanBerezia.pdf
  2. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/planes_accion_paisaje2/es_def/adjuntos/memoria_final.pdf

Kanpo estekak

  • Donostiako Udalaren informazio gunea
  • Errenteriako Udalaren informazio gunea
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.