Letra maiuskula dotorea

Codex Augusteus Vat. lat. 3256, kodexaren zati bat capitalis quadratan idatzia.

Letra maiuskula dotorea (Elegans) edo Letera Quadrata (letra karratua esan nahi duena), antzinako erromatar garaian idazten ziren hainbat letra motari ematen zaion izena da. Monumentuetan erabiltzen zen erromatar maiuskula monumentalaren aldaera bat da eta hain zuzen, letra larriak pergaminoetan, vitella-tan[oh 1] edo beste euskarri bigunetan errazago idazteko sortu zen. K.o. IV. eta VI. mendeen artean erabili zen eta aztarna gutxi utzi ditu[1][2].

Berez dituen ezaugarriak hauek dira: diseinu zurruna, letra luzexkoak, trazu lodietan marra lodiak eta angelu zuzenen nagusitasuna. Eremu kristauan ere erabilera epigrafikoa[oh 2] izan zuen (material gogorretan, alegia), batez ere santuen erlikiak lekualdatzeari buruzko errotuluetan. Gertaera horrekin duen loturagatik Damasoren letra epigrafikoa ere deitzen zaio, Dámaso I Aita Santuak erabili zuelako (366-384 urteetan)[2].

quadrata

Oharrak

  1. Jaio gabeko behi edo zezenen larruarekin egindako idazteko orriak.
  2. Euskarri gogorretan idatzi zen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Marcos, Juan-José. (2017-01-06). «La escritura mayúscula romana» Escritura capital romana (cuadrada y rústica) (Plasecia (Cáceres)).
  2. a b Características de la escriptura en Roma. Bartzelona: Bartzelonako Unibertsitatea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Epigrafia latina: notas Roma. Liburu honetatik hartua: Batlle Huget, Pedro (1963) Epigrafía Latina. CSIC eta Instituto Antonio nebrija. Bartzelona
  • La escritura latina en la Edad Antigua Sevillako unibertsitatea.
  • Marcos, Juan-José: Escritura capital romana (cuadrada y rústica). Instituto nacional de tecnologías educativas y de formación del profesorado (INTEF).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q132502
  • Commonscat Multimedia: Capitalis quadrata / Q132502

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300198409
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q132502
  • Commonscat Multimedia: Capitalis quadrata / Q132502
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.