Licancabur sumendia

Licancabur sumendia
Datu orokorrak
Garaiera5.920 m
Prominentzia1.426 m
MotaGeruza-sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak22°50′01″S 67°52′58″W / 22.833611111111°S 67.882777777778°W / -22.833611111111; -67.882777777778
MendikateaMendebaldeko mendikatea
Estatu burujabe Bolivia
Boliviaren banaketa administratiboa Potosiko departamendua
Province of BoliviaSud Lípez probintzia
Mendizaletasuna
Lehen igoera1884
Geologia
GaraiaHolozeno

Licancabur sumendia (kunza hizkuntzan, lickan: 'herria', 'herrialdea'; ckabur, 'mendia'; hau da, 'herriko mendia', edo 'herrialdeko mendia') Bolivia eta Txileren arteko mugan dagoen geruza-sumendia da, aintzira berdearen ondoan. Azken erupzioa Holozenoaren garaian izan zen.

Egonlekua

Licancabur sumendia Boliviako Potosí departamentuaren eta Txileko Antofagastako eskualdearen arteko mugan dago. Bere altuera (5.920 m) eta kono ia perfektua direla eta, paisaia-elementu nagusia da Txileko eskualde horretako El Loa probintziako Andeetako mendikatean. Ipar-ekialdeko hegalaren herena baino gehiago Boliviakoa da, magalaren oinetik (4.360 m) 5.400 m-ra arte.

Txileko lurraldean, Portezuelo del Cajón pasabidearen iparraldean, Ilargiaren haranaren eta San Pedro de Atacama herri turistikoaren ipar-ekialdean dago.

Boliviako aldean, Eduardo Abaroa Andeetako faunaren erreserba nazionala dago, eta babestuta dago, bere magalean Andeetako flamenko-kopuru handiak biltzen dituen aintzira berdea dagoelako.

Deskribapen orokorra

Sumendi honetarako lehen igoera 1884an egin zuen Severo Titichocak.

Licancabur sumendia mendi ikonikoa da, San Pedro de Atacamatik zeruertza menderatzen duen moduagatik. Igoera erraza da, baina aurrez aklimatazioa egin behar da gozatzeko.

Argazki-galeria

  • Aintzira Berdea
    Aintzira Berdea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q422713
  • Commonscat Multimedia: Licancabur / Q422713

  • Identifikadoreak
  • GND: 4560010-7
  • LCCN: sh85076755
  • Wd Datuak: Q422713
  • Commonscat Multimedia: Licancabur / Q422713