Lizarrusti

Lizarrustiko mendatearen gaina eta parketxea, Nafarroa Garaiaren aldetik ikusita.

Lizarrusti Gipuzkoako hego-ekialdearen eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldearen artean dagoen mendate bat da, Ataun (Gipuzkoa) eta Etxarri-Aranatz (Nafarroa Garaia) udalerriak lotzen dituena. Itsasoaren mailatik 622 metrora dago.

Mendateko aparkalekutik, Aralarko mendi eta txokoetara doazen ibilbide ugari ateratzen dira, tartean Lareoko urtegira doana.

Ibilbideak

  • GR 35 edo Lizarrusti-Zumaia: mendate honetan du abiapuntua.
  • GR 20 edo Aralarko bira: mendate honetatik iragaten da.

Euskara: Euskalkien muga

Gipuzkera eta Nafarreraren arteko muga adierazten du, Ataungo aldean Goierriko hizkera mintatzen den bitartean, Etxarri-Aranatzeko aldean Sakanako hizkera mintzatzen baita.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Lizarrustiko parketxearen orria, Ataungo Udalaren webgunean.
  • Lizarrustiko mendatea[Betiko hautsitako esteka], argazkitan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262506
  • Commonscat Multimedia: Lizarrusti / Q12262506

  • Wd Datuak: Q12262506
  • Commonscat Multimedia: Lizarrusti / Q12262506
42°57′36.13″N 2°05′54.89″W / 42.9600361°N 2.0985806°W / 42.9600361; -2.0985806