Llogara parke nazionala
Llogara parke nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional eta naturagune babestua |
Azalera | 1.010 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°12′59″N 19°34′13″E / 40.2164°N 19.5703°E / 40.2164; 19.5703 |
Llogara parke nazionala (albanieraz Parku i Llogorase) 1966an izendatutako Albaniako parke nazionaletako bat da. Vlorë hiritik 40 kilometrotara dago. Çikës mendiaren iparraldea parke barruan dago.
Ezaugarriak
Parkea Adriatikoa eta Jonikoa itsasoen arteko mugan kokatzen da. Parkeak 1.010 ha. ditu. Batez ere Llogera pasabideko ipar aldeko basoak babesten du batez ere, 470 metrotik 2.018 metrotara. Goi gailurretik Joniko itsasoa ikus daiteke. Zuhaitz ugarienak hauek dira: Larizio pinua, pinu bosniarra, izei bulgariarra eta lizarrak. Bitxiak dira haizeak zuhaitzetan sortu dituen formak; horietako bat Albaniako banderan agertzen den arrano itxurako forma, Pisha e Flamurit (Pinuko bandera).
Fauna
- Saia
- Arrano beltz
- Greziar eper
- Adarzabal
- Orkatz
- Basakatu
- Sarrio
- Katagorri arrunt
- Igaraba arrunt
- Lepazuri
- Otso
- Azeri arrunt
Iruditegia
- Parkeko basoak.
- Bunker bat. Atzean, itsasoa.
- Gailur erosionatuak.
- Haizeak forma bitxiak sortu ditu zuhaitzetan.
- Panoramika.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q686088
- Multimedia: Llogara / Q686088