Logia (elkartea)
- Artikulu hau hargin beltzen elkarteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Logia».
Logia (italierazko loggia edo "logia"[1] edo grezierazko λóγος edo "arrazoiketa"[2] hitzetatik ekarria) framazoneriaren batzarrarentzako aretoa da, eta baita batzarra osatzen duten kideen multzoa ere[3]. Hargin beltzak hiru mailatan banatzen dira bertan: ikastuna, kidea eta maisua.
Motak
- Ohikune bereko logien federakuntza Logia Handia da, eta horrek beste logia batzuk sortzeko eskubidea ematen du.
- Hargin beltzek bere sarbidea izan duten logiari Logia Ama deritzote.
- Hiru mailatan lan egiten duten logiak Urdina edo Sinbolikoa dira.
- Framazon-gaiak sakonki lantzen dituzten logiek Ikerketa Logia izena dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1454597