Lombardiako Liga

Lonbardiako Ligaren omenezko plaka.

Lombardiako Liga (italieraz: Lega Lombarda), Alexandro III.a Aita santuak bultzatuta, 1167an Lonbardia, Romagna eta Venetoko hiri nagusiek (Milan, Pavia, Cremona, Modena, Padua, Venezia, Piacenza, Ferrara…) Frederiko I.a Bizargorri Germaniako enperadorearen aurka osatu zen hiri-aliantza izan zen. 1176an Legnanoko guduan Frederiko I.a menderatu zuen. Bigarren Liga ere osatu zen 1225ean, Aita santuak bultzatuta orduan ere, Frederiko II.aren aurka. Fossaltako guduan menderatu zuen Ligak enperadorearen gudarostea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q623476
  • Commonscat Multimedia: Lombard League / Q623476

  • Wd Datuak: Q623476
  • Commonscat Multimedia: Lombard League / Q623476