Luis Felipe Areta
- Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Areta (argipena)».
Luis Felipe Areta | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2010) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Felipe Areta Samperiz | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1942ko martxoaren 28a (82 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 188 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Opus Dei Priestly Society of the Holy Cross (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Luis Felipe Areta Sampériz (Donostia, 1942ko martxoaren 28a - ) euskal atleta ohi eta apaiza da. Kirolari moduan luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean aditua izan zen.
Biografia
15 urte zituela, saskibaloiari ekin zion baina José Antonio Gascaren aholkua jarraituz, utzi etaatletismori lotu zion. 1972an kirola uztean, teologia ikasi eta Opus Deiren apaiz bihurtu zen.[1]
Kirol munduan, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean ez ezik atletismoaren beste modalitatetan ere aritu zuen: 100 metro edo dekatloi tartean. Guztietan emaitza onak lortu zituen.
Markarik onenak
Hona hemen bere markarik onenak:[2]
- Luzera jauzian: 7,70, 1963an.
- Jauzi hirukoitzean: 16,47, 1968an.
- 100 m.: 10.6 segundo, 1961ean.
- Dekatloia: 5.811 puntu, 1965ean.
Ibilbidea
Hona hemen bere emaitzak txapelketa ofizialetan:
Urtea | Txapelketa | Lekua | Postua | Froga |
---|---|---|---|---|
1960 | Olinpiar Jokoak | Erroma (Italia) | 31.a (K) | Luzera Jauzia |
26.a (K) | Jauzi Hirukoitza | |||
1962 | Joko Iberoamerikarrak | Madrid (Espainia) | 1.a | Luzera Jauzia |
Jauzi Hirukoitza | ||||
1963 | Mediterranear Jokoak | Napoli (Italia) | 1.a | Luzera Jauzia |
Jauzi Hirukoitza | ||||
1964 | Olinpiar Jokoak | Tokio (Japonia) | 6.a | Luzera Jauzia |
20.a (K) | Jauzi Hirukoitza | |||
1967 | Mediterranear Jokoak | Tunis (Tunisia) | 1.a | Jauzi hirukoitza |
1968 | Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa | Madrid (Espainia) | 3.a | Luzera jauzia |
Olinpiar Jokoak | Mexiko Hiria (Mexiko) | 12.a | Luzera Jauzia | |
1971 | Europako Atletismo Txapelketa | Helsinki (Finlandia) | 10.a | Jauzi hirukoitza |
(K) = Kalifikazioan
Erreferentziak
- Datuak: Q144466