Malmö FF

Malmö Fotbollförening
Ezizena(k)Di blåe (urdinak)
Sorrera1910
Futbol zelaiaSwedbank Stadion
edukiera: 24.000 lagun
inaugurazioa: 2009
PresidenteaSuedia Anders Pålsson
EntrenatzaileaDanimarka Jon Dahl Tomasson
LigaAllsvenskan (1. maila)
20231.a
Webguneahttp://www.mff.se/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Malmö FF (izen osoa Malmö Fotbollförening) Malmö hiriko talde ezaguna da, Suediako taldeen artean herrialdeko txapelkeketan palmaresik onena daukana, ez du ordea nazio arteko titulurik. Hala ere aipatu behar da 1979an Europako Kopako eta Kontinente arteko Kopako finalista izan zela.

Historia

1905ean Malmö hiriko udalak gazteen artean kirola bultzatzeko futbola aukeratu zuen. Talde batzuk sortu ziren proiektu hartan. Malmö FF 1910 urtean eratu zen.

Hasieran behe mailatan ibili zen eta 1931ean lortu zuen lehen mailara igotzea. Lehenengo tituluak 1944ean irabazitako Liga eta Kopa izan ziren. Honek garai eder bati hasiera eman zion 1953 artean guztira 5 Liga eta 5 Kopa eskuratu baitzituen.

Bigarren urrezko aroa 1965ean hasi zen eta unerik gorena 1979ko denboraldian iritsi zitzaion. Urte hartan Europako Kopako finaleraino iritsi zen, baina Nottingham Forestek 1-0eko emaitzaz garaitu zuen Munichen jokatu zen partidan. Talde ingelesak ondoren Kontinente arteko Futbol Kopa jokatzeari uko egin zion eta Malmök erronka onartu zuen. Paraguaiko Club Olimpiaren aurka jokatzea egokitu zitzaion. Aurreneko partida etxean jokatu zuen eta 0-1 galdu zuen, itzulerako partida ere 2-1 galdu zuen Asuncionen.

XXI mendean maila onean ari da eta Liga ugari irabazi ditu. Aipagarriena da 1989tik aurrera Koparik irabazi gabea zela, finalak jokatu izan dituen arren, eta 2022an azkenik lortu du 15. kopa eskuratzea, penalti jaurtiketetan lortu gainera.

Uniformea

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910-1920
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1920-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021

Palmaresa

Suedian: 40

  • Suediako Liga (23): 1944, 1949, 1950, 1951, 1953, 1965, 1967, 1970, 1971, 1974, 1975, 1977, 1986, 1988, 2004, 2010, 2013, 2014, 2016, 2017, 2020, 2021, 2023
  • Suediako Kopa (15): 1944, 1946, 1947, 1951, 1953, 1967, 1973, 1974, 1975, 1978, 1980, 1984, 1986, 1989, 2022
  • Suediako Superkopa (2): 2013, 2014.

Nazio artean: 0

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1979

Europako Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1979

Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Malmö FF (emakumezkoen taldea)»

1970an sortu zen Malmö FF Dam izenarekin, eta 2013tik aurrera FC Rosengård izenarekin jokatzen du. Suediako liga gehien irabazi duen taldea da.

  • Suediako Liga (10): 1986, 1990, 1991, 1993, 1994, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015
  • Suediako Kopa (3): 1990, 1997, 2016.
  • Suediako Superkopa (3): 2011, 2012, 2015.

Kanpo estekak

  • (Samieraz) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q204881
  • Commonscat Multimedia: Malmö FF / Q204881

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 133105168
  • Wd Datuak: Q204881
  • Commonscat Multimedia: Malmö FF / Q204881