Markiz

Markiz
 Euskal Herria
Markizko ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Administrazioa
Posta kodea01216
Geografia
Koordenatuak42°42′09″N 2°33′51″W / 42.702589°N 2.564158°W / 42.702589; -2.564158
Garaiera692 m
Demografia

Markiz[1] (ofizialki Markinez) Arabako Bernedo udalerriaren erdialdean dagoen eta bertako hirugarren populatuena den herria da.

Inguru naturala

Belabia mendira (973 m) igotzeko ohiko abiapuntua dugu herria, gutxi gorabehera ordu bateko ibilaldia da. Molino ibaiak herria bitan banatzen du.

Historia

XI. mendean Markiz zatiturik agertzen da idatzita, Marquina de Yuso (Behekoa) eta Marquina de Suso (Goikoa) alegia, eta bi mende geroago batuta erregistratuta dago[2]. XIV. mendean Aiarako Jaurerriak erosi zuen, eta ondorengo gizaldietan leinuen arteko salerosketaren xedea izan zen. Horren lekuko dira gaur egun arte zutik gelditu diren etxe armarridunak.

1961 arte herri honek berezko udalerria osatu zuen. 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoa sortu zuen, udalerri-burua zela, Arluzearekin bat eginda; azken urte horretan Bernedo barruan izatera pasatu zen behin betiko.

Ondarea

Gazteluaren haitza.

Gaztelua

Haitz baten gainean zegoen nafar gaztelu bat, defentsa funtzioak betez, gaur egun ia erabat hondatuta dago eta aztarna batzuk besterik ez da gelditzen. Ikertzaileen artean Jose Miguel Barandiaran egon zen. Markiz udalerrian egon arren, historian Arluzea izenez agertzen denarekin identifikatu da (XII-XIII. mendeetan aipatua).

Kobak

Herrian bederatzi kobazulo daude, gizakiak egindakoak eta eremutar jatorrikoak direnak, multzo osoak "Larreako kobak" izena hartzen du[3] eta Askanako haitzean eginda daude.. Koba garrantzitsuena, Markizeko elizaren atzean dagoen Santa Leokadiakoa da. Barruen zaldizko emakume bat izan daitekeen eta zutik dagoen gizonezko baten erliebe bat dago.

Elizak

Markizko San Joan baseliza erromanikoa.
Markizko inguruak.

Santa Eulalia parrokia-eliza herriaren goialdean dago, Askana haitzaren azpian —zeinetan hainbat hilobi antropomorfiko dauden—, eta XVI. mendekoa da. horrez gain, Beolarrako baseliza eta erromanikoa den San Joanena Markizko ingurunean ditugu.

Erdi Aroko hilobiak harkaitzean zulatuak

San Joan baselizaren atzean dagoen harkaitzean, goiko partean eta Goi Erdi Aroan egindako hilobi antropomorfoak daude, nekropoli bat osatuz.[4]

Jaiak eta tradizioak

Herriko festak uztailaren lehen asteburuan ospatzen dira, Igokundearen Andra Mariren omenez, eta beste tradizio batzuen artean "Zaldiaren Eguna" (txandaka Arluzea, Okina, Lagran eta Done Bikendi Haranarekin antolatzen dena) eta Corpus Christiren prozesioa ditugu aipagarri.

Garraio

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
16 Armentia T.
Trebiñu
Arluzea • Markiz • SasetaUrarteParitzaLañuAlbaitaFuidioFaiduMesantzaSamianoSan Martin Galbarin • Torre • ArgoteAxarteAgiluMarauriOgeta • Saratsu • PedruzoSan VicentejoImiruriUzkio Armentia T.
Trebiñu

Argazki galeria

  • Samaniegotarren etxea
    Samaniegotarren etxea
  • Erreka
    Erreka
  • Armarridun etxea plazan
    Armarridun etxea plazan
  • Gaunatarren etxea
    Gaunatarren etxea
  • Plazako etxe bat
    Plazako etxe bat
  • Santa Eulaliaren eliza
    Santa Eulaliaren eliza
  • Txikita kalea
    Txikita kalea
  • Larreako multzoko Santa Leockadiakoan kobako erliebea.[oh 1]
    Larreako multzoko Santa Leockadiakoan kobako erliebea.[oh 1]
  • Goi Erdi Aroko eremiten kobak
    Goi Erdi Aroko eremiten kobak

Oharrak

  1. Bere zaldi edo behorraren gainean dagoen zaldun bat eta, ezkerrean, zutik dagoen beste gizaki bat ikusten dira. Armando Llanos arkeologo arabarrak zaldizkoa Epona jainkosa zelta izan zitekeela proposatu zuten, baina Syvia Alfayé, zelten erlijioan aditua den historialariaren arabera, koba artifiziala hori Goi Erdi Aroan eraiki zen ziurrenik (aztarna zaharragorik ez da aurkitu), eta, marrazkia horman egin zenez, ezinezkoa da jainkosa zelta batena izatea. Ikusi: Silvia María Alfayé Villa (2003): "La iconografía divina en Celtiberia", Archivo español de arqueología, 0066-6742, 76 lib., 187-188 zk., 2003, 77-96 or.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegia
  2. «Gaztelu guztiak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  3. (Gaztelaniaz) Cuevas de Markinez. Bernedoko Udala.
  4. (Gaztelaniaz) «NECRÓPOLIS DE SAN JUAN O CUEVAS DE LARREA -MARKINEZ- ÁLAVA» NECRÓPOLIS MEDIEVALES excavadas en la roca 2018-08-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Udalaren web orria: https://www.bernedo.org/bernedo/markinez/?lang=eu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
  • Markizko gazteluari buruzko artikulua hiru.com webgunean
  • San Joan baseliza - bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q74914
  • Commonscat Multimedia: Marquínez / Markiz / Q74914

  • Wd Datuak: Q74914
  • Commonscat Multimedia: Marquínez / Markiz / Q74914


Bernedoko herriak

AngostinaArluzeaBernedoBerroziDurruma KanpezuIzartzaKinta • Markiz • Navarrete • OkinaUrarteUrturiVillafría