Michel Richard de Lalande

Michel Richard de Lalande

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParis, 1657ko abenduaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVersailles, 1726ko ekainaren 18a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista eta klabezin-jotzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of Saint Michael Order of Saint Michael
Genero artistikoamusika klasikoa
musika barrokoa
Musika instrumentuaorganoa
Klabizenbaloa

IMDB: nm2686055 Spotify: 5nEyVUn0mtEWNgw2DBtIv0 Musicbrainz: af403213-f910-4812-8520-6af768954921 Discogs: 837453 IMSLP: Category:Lalande,_Michel_Richard_de Allmusic: mn0001189382 Edit the value on Wikidata

Michel Richard de Lalande edo Michel Richard Delalande (Paris, Frantzia, 1657ko abenduaren 15a - Versailles, Frantzia, 1726ko ekainaren 18a) frantses organista, klabe-jotzaile ezaguna eta musikagilea izan zen.

Biografia

Organista izan zen Parisko eliza askotan, eta Versaillesko kaperako musikagile izendatu zuten. Luis XIV.aren garaiko musikagilerik ospetsuena izan zen.

Musika profanoaren alorrean balletak eta divertimento izenekoak idatzi zituen. Aipagarriak dira, besteak beste: "Gaztaroko balleta" (1686) eta "Erregeren afaritarako sinfoniak" (1703). Elizarako musikan moteteak dira batez ere aipagarriak: Te Deum (1684); De profundis (1689); Magnificat (1681); Beatus vir (1692); Quam dilecta (1706); Usquequo Domine (1692); Nisi Dominus (1704); Exaltabo te Domine (1704); Quare fremuerunt gentes (1706), besteak beste. Motete kontzertante handi bat ere idatzi zuen 100 ahotsentzat, bakarlari-zatiekin batera, errezitatuak, ariak, bikoteak, hirukoteak, laukoteak eta bost ahotsentzako koruak dituena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Richard de Lalande Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q312979
  • Commonscat Multimedia: Michel-Richard Delalande / Q312979

  • Wd Datuak: Q312979
  • Commonscat Multimedia: Michel-Richard Delalande / Q312979