Milango Triennale

Milango Triennale
Milango Triennale Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Milan
HiriaMilan
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1923
ZuzendariaAndrea Cancellato
Webguneahttp://www.triennale.org/design_museum/

Milango Triennale, (italieraz: Triennale di Milano), Milanen antolatzen den nazioarteko erakusketa da. Erakusketa horretan artea, diseinu, arkitektura, moda, zinema, komunikazioa eta gizartea lotzen dira, arte garaikidearen benetako erakuslehioa antolatzeko. Garrantzia handia du, aldi berean, arte eta industria arteko loturak. Lehenengoa 1923an egin zen, biennale moduan.

Historia

Triennalea Palazzo dell'Arten egiten da. 1936tik 1996 hamahiru aldiz egin zen; hurrengoa, hogei urte pasa ondoren, 2016an egin zen. Jauregi horretan, Collezione Permanente izenburupean, Triennaleren bilduma iraunkorra ikus daiteke. Museo honek, bestetik, Tokioko Shiodome barrutian, La Triennale di Milano museoa gestionatzen du baita ere. Lehenengo Triennale 1923an egin zen eta gaur arte hogeita bat edizio egin dira; gutxi gorabehera hiru urtetan behin, hortik datorkio izena. Azken edizioa 2016an egin da eta bere eragina hiri osoan ezagutu da. Triennale Design Museuma, bestetik, 2007an sortu zuten.

Edizioak

Azken Triennale 2016an egin zen.
  • I. Biennale : 1923
  • II. Biennale : 1925
  • III. Biennale : 1927
  • IV. Triennale : 1930
  • V. Triennale : 1933
  • VI. Triennale : 1936
  • VII. Triennale : 1940
  • VIII. Triennale : 1947
  • IX. Triennale : 1951
  • X. Triennale : 1954
  • XI. Triennale : 1957
  • XII. Triennale : 1960
  • XIII. Triennale : 1964
  • XIV. Triennale : 1968
  • XV. Triennale : 1973
  • XVI. Triennale : 1979 - 1982
  • XVII. Triennale : 1983 - 1988
  • XVIII. Triennale : 1992
  • XIX. Triennale : 1996
  • XX. Triennale : 2002
  • XXI. Triennale : 2016

Palazzo dell'Arte

Eraikuntza, Antonio Bernocchi eta bere anaiek finantziatuta, 1931tik 1933ra arte egin zen, Giovanni Muzioren diseinua jarraituz. Milango Sempione Parkean dago, Lombardian, Italiako iparraldean.[1]

Bibliografia

  • Dario Marchesoni eta Luisa Giussani: La Triennale di Milano e il Palazzo dell'arte. Milan: Electa Editrice (1985). ISBN 13: 9788843511723.

Galeria

  • Plaque commémorative au Palazzo Bernocchi
    Plaque commémorative au Palazzo Bernocchi
  • Plaque commémorative
    Plaque commémorative
  • Triennalaren lorategia.
    Triennalaren lorategia.
  • Scala elicoidale.
    Scala elicoidale.
  • Palazzo dell'Arte, Chiricoren "Bagni misteriosi" lanarekin.
    Palazzo dell'Arte, Chiricoren "Bagni misteriosi" lanarekin.
  • Sarrera.
    Sarrera.
  • Andrea Branzi & Luisa Collinaren «Opening soon» erakusketa.
    Andrea Branzi & Luisa Collinaren «Opening soon» erakusketa.

Erreferentziak

  1. https://books.google.it/books?hl=it&id=dK5NAAAAYAAJ

Kanpo estekak

  • (Italieraz):Museoaren webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milango Triennale
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2705493
  • Commonscat Multimedia: Triennale di Milano / Q2705493

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 127796376
  • ISNI: 0000000121547732
  • BNF: 13511666g (data)
  • LCCN: n79043328
  • NKC: mzk20231206686
  • SUDOC: 05037687X
  • Wd Datuak: Q2705493
  • Commonscat Multimedia: Triennale di Milano / Q2705493