Mundu

Mundua

Mundua, Ludia edo Lurbira gizakien ikuspuntutik Lur planetari ematen zaion izena da, gizakien bizilekua. Sarri, giza esperientzia eta historiaren multzoari dagokio.

Filosofiaren testuinguruan, mundu hitza errealitatea osatzen duen orori dagokio, hau da, unibertso osoa.

Banaketa geografikoa

Mundua lur eta ur eremuetan banatua dago, hau da, kontinente eta ozeano-itsasoetan.

Kontinenteak

  • Eurasia
    • Europa
    • Asia
  • Amerika
    • Ipar Amerika
    • Hego Amerika
  • Afrika
  • Ozeania
  • Antartika

Ozeanoak

Mundua filosofian

Munduko mapa bat, 1595. urtekoa.

Filosofia klasikoak "diren gauza ororen multzo" gisa definitu du mundua, baina filosofia eskolek munduari buruzko ikuspuntu desberdin asko eman dituzte. Joniarren ustez, mundua ordena eta osotasuna zen. Estoikoek gauza errealen osotasunaz gainera, jainkozko izaera duten elementuak eta "errealitateen multzoa" azpimarratzen zituzten. Posidoniok berezko osotasuna eta gizonak sortutako gauza oro hartu zituen munduaren osagaitzat. Kristautasuna sortu zenean, ordu arte "mundu" izan zena "mundu hau" bihurtu zen eta "beste mundua" agertu zen, Jainkoarena eta giza arimarena. Teologia (Jainkoarena), kosmologia (gizonarena) eta psikologia (arima beste munduko eta beste mundurako zeratzat duena, baina mundu honetan den errealitate gisa aztertzen duena) bereizi ziren. Kant-en iritziz, mundua "gertakari ororen multzoa eta bere sintesiaren osotasuna" zen. Filosofia modernoan, subjektua eta mundua elkartu dira errealismo-idealismo bereizketa gainditzeko. Aipatzekoa da platonistek eta neoklasistek eman zuten munduaren ikuspegia, teoria moderno askoren muina baita; teoria hark "ideien munduaren" eta "giza zentzuek antzematen dituzten gauzen munduaren" arteko bereizketa egiten zuen eta bi horien arteko zubi gisa "munduaren arima edo gune" zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera


Munduko Kontinenteak

Afrika-Eurasia

Amerika

Eurasia

Ozeania

Afrika

Antartika

Asia

Ozeania


Europa


Ipar Amerika

Hego Amerika

Superkontinente geologikoak

Gondwana  Laurasia  Pangea  Pannotia  Rodinia  Columbia  Kenorland  Nena  Sclavia  Ur  Vaalbara

Beste kontinente prehistorikoak

Amazonia  Arktika  Asiamerika  Atlantika  Avalonia  Baltika  Cimmeria  Kongoko kratoia  Euramerika  Kalaharia  Kazakhstania  Laurentia  Ipar Txina  Siberia  Hego Txina  Ekialdeko Antartika  Pampia  Cuyania  Chilenia 

Kontinente mitiko eta teorizatuak

Atlantida  Kumari Kandam  Lemuria  Meropis  Mu  Hiperborea  Terra Australis  Zeelandia

Hondoraturiko kontinenteak

Kerguelen goi ordokia  Sahul  Sunda  Zealandia

Etorkizuneko kontinente posibleak

Neopangea  Amasia  Novopangaea  Aurica

Azpikontinenteak

Arabiar Penintsula  Madagaskar plaka  Indiako azpikontinentea

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16502
  • Commonscat Multimedia: World / Q16502

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11932363p (data)
  • GND: 4065341-9
  • Wd Datuak: Q16502
  • Commonscat Multimedia: World / Q16502