Négar Djavadi
Négar Djavadi | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iran, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Frantzia Iran |
Hezkuntza | |
Heziketa | INSAS (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Négar Djavadi (Teheran, Iran, 1969) irani-frantziar eleberrigile, gidoilari eta zinemagilea da, 2016ko Désorientale eleberriagatik nabarmendua.
Biografia
Teheranen jaioa, bere familia Shah eta Khomeini aiatolaren erregimenaren aurkakoetako bat izan zen. Hamaika urte zituela, Irandik ihes egin zuen amarekin eta bi ahizpekin, Kurdistango mendiak zeharkatuz eta Parisera joan ziren bizitzen.[1] Zinema ikasi zuen Institut national supérieur des arts du spectacle et des techniques de diffusion-en, eta zenbait urtez gidoilari eta zinema zuzendari gisa lan egin zuen. Garrantzi handiko hainbat jaialditan hautatuak izan diren lau film labur zuzendu ditu. "Après la pluie, les amoureux" filmagatik lehen gidoi onenaren saria irabazi zuen. "4 femmes dans la vie" telesaila zuzentzen du, La Rochelleko telebista jaialdian ohorezko aipamena lortu zuen telesaila.[1][2]
Désorientale, bere lehen eleberria, 2016an argitaratu zen, eta Disoriental, Tina Kover-en ingelesezko itzulpena, 2018an argitaratu zen. Frantziako jatorrizko edizioak hainbat literatura-sari jaso zituen Frantzian eta Belgikan, besteak beste, Prix de L'Autre Monde, Prix du Style, Prix Emmanuel Roblès, Prix Première, Prix littéraire de la Porte Dorée eta Prix du Roman News.[3] Bere ingelesezko itzulpenak 31. Lambda Literary Awards sarietan eta Van Cleef & Arpels Albertine Prize-n Bisexual Fictionaren Lambda Literatura Saria irabazi zuen,[4] eta Itzulitako Literaturaren National Book Award sarirako hautatua izan zen.[5]
Désorientale eleberriak karga autobiografiko handia du. Liburuak Kimiä-ren istorioa kontatzen du. Emakume irandarra, lesbiana eta punkaz maiteminduta dagoena, eta txikitan Frantziara iritsi zena. Heldua denean intseminazio artifizialeko prozesu bat jasan nahi du, emakume ezkongabeentzat onartu gabe dagoena. Istorioak immigrazioaren eta deserrotzearen traumak ere zehazten ditu, argitasun bereziarekin. Egilearen ustez, kultura batean integratzeko, lehendabizi norberarenetik desintegratu behar da, zati batean behintzat: desegin, bereizi, banatu.[6]
Lanak
Eleberriak
- Désorientale. 2016
Filmografia
Zuzendaritza
- Jeanne à petits pas. 2006
- Comédie classique. 2002
- Entre les vagues. 1997
Gidoilari lana
- Mon Ange. 2021
- Le premier oublié. 2019
- Noces d'Or. 2019
- Jacqueline Sauvage: ¿víctima o culpable?. 2018
- Nacido para el silencio.2018
- Tiger Lily, quatre femmes dans la vie. 2013
- 13 m². 2007
- Jeanne à petits pas. 2006
- Comédie classique. 2002
- Entre les vagues. 1997
Kamera lana
- Les rois mages. 2001
- Acordarse de las Cosas Bellas. 2001
- Les fantômes de Louba. 2001
- L'envol. 2000
- 9 semanas y 1/2 en París. 1997
Argazkilari lana
- La terre est ronde. 2005
Erreferentziak
- ↑ a b https://malpasoycia.es/libreria/desoriental/. .
- ↑ desoriental. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
- ↑ Ryan Killian Krause, "Author Négar Djavadi Awarded 2019 Albertine Award for Her Debut Novel 'Disoriental'". L'Officiel, June 7, 2019.
- ↑ «Lambda Literary Award winners honored - Windy City Times News» Windy City Times 2019-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ (Ingelesez) «2018 National Book Award finalists named» Dallas News 2018-10-10 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a la escritora franco-iraní Négar Djavadi» lamarea.com 2018-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
Kanpo estekak
- Négar Djavadi IMDB-n
- Négar Djavadi-ri elkarrizketa furor.tv-n[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q27862137
- Multimedia: Négar Djavadi / Q27862137