NBA All-Star Weekend

NBA All-Star Weekend (euskaraz literalki: NBAko Izar Guztien Asteburua) urtero NBA saskibaloi ligaren erdialdeko asteburu batez ospatu ohi den kirol ikuskizun-ospakizuna da. AEBko nahiz mundu osoko kirol hedabideetan jarraipen eta ohiartzun handia izan ohi du.

Ekitaldiak

Honako ekitaldi eta lehiaketa hauek osatzen dute:

Ostiralez

  • Jam Session: Zaletuei bereziki eskeinia, bertan jokalariak aurrez-aurre ezagutu eta haien sinadurak bil ditzakete.
  • NBA All-Star Weekend Celebrity Game: NBAko jokalari ohiez, WNBAko emakumezko jokalariez, aktoreez, musikariez nahiz beste kiroletako kirolariez osatutako bi saskibaloi talde lehiatzen dira.
  • Rookie Challenge: Rookie edo hasiberrien (NBAn lehen denboraldia duten jokalariak) eta Sophomores (NBAn bigarren denboraldia daramaten jokalariak) jokalarien arteko partida.
  • D-League Dream Factory Friday Night: 2008tik ospatzen da, birrintze, hiruko eta H-O-R-S-E lehiaketek osatzen duten gaualdeko ikuskizuna da.

Larunbatez

  • Slam Dunk Contest: Birrintze lehiaketa, erabateko ikuskizuna, asteburu honetako hiru lehiaketa ikusienetakoa da.
  • Three-Point Contest: NBAko hiruko jaurtitzaile onenen arteko lehiaketa, asteburu honetako hiru lehiaketa ikusienetakoa da.
  • Skills Challenge: jokalarien arteko trebezia lehiaketa, oinarri postuko jokalariak lehiatzen dira, euren abiadura, baloi maneiua eta arintasuna ikusgai jartzen dute.
  • Shooting Stars: NBAko jokalari ohi batek, WNBAko emakumezko jokalari batek eta jokalari mitiko batek parte hartzen duten jaurtiketa lehiaketa da.

Igandez

  • All-Star Game: Ekialde eta Mendebaldeko konferentzien arteko partida nagusia.
  • MVP Saria: Aurreko partidako jokalari onenari ematen zaion saria da.

Kanpo estekak

  • NBAko All-Star Balloting Atari ofiziala
  • NBA All-Star Partidua - Historia
  • InsideHoops.com - NBA All-Star Asteburua
  • NBA All-Star Albisteak
  • NBA All-Starreko Historia: partaide guztiak, estatistikak, lehiaketetako irabazleak...
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q949872
  • Commonscat Multimedia: NBA All-Star Weekend / Q949872

  • Wd Datuak: Q949872
  • Commonscat Multimedia: NBA All-Star Weekend / Q949872


  • i
  • e
  • a
National Basketball Association
Ekialdeko KonferentziaMendebaldeko Konferentzia
  • i
  • e
  • a
Atlantikoa
Boston Celtics
Brooklyn Nets
New York Knicks
Philadelphia 76ers
Toronto Raptors
  • i
  • e
  • a
Erdialdea
Chicago Bulls
Cleveland Cavaliers
Detroit Pistons
Indiana Pacers
  • i
  • e
  • a
Hego-ekialdea
  • i
  • e
  • a
Ipar-mendebaldea
  • i
  • e
  • a
Pazifikoa
  • i
  • e
  • a
Hego-mendebaldea