Naia Laso

Naia Laso
Bizitza
JaiotzaBermeo, 2008ko azaroaren 19a (15 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakskaterra

Naia Laso Ponzano (Bermeo, Bizkaia, 2008ko azaroaren 19a) skateboard kirolaria da. 11 urterekin lehiatu zen lehen aldiz eta 13 urterekin hainbat txapelketa irabazita zituen.[1]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 7. gelditu zen Skateboard-eko parkeko skate modalitatean.[2]

Ibilbidea

Jaioterriko, Bermeoko, skateparkean aritu zen lehen aldiz skate baten gainean, 8 urterekin.[3]

Basaurin (Bizkaia) lehiatu zen lehen aldiz, 11 urterekin, bere lagunek animatuta. 13 urterekin Espainiako txapeldun bikoitza izan zen, eta Rio de Janeiron egin zuen debuta txapelketa batean, 2022ko azaroan.[4] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan bi modalitatetan hartu zuen parte.[5]

Horren ostean Dubain, Argentinan, Erroman, Shangain eta Budapesten lehiatu da, besteak beste.

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parkeko skate modalitateko diploma lortu zuen Parisen eta finalean aritu zen. 86,28ko puntuazioa lortu zuen eta zazpigarren gelditu zen.[6]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Olympics.com.
  2. «Naia Lasok diploma lortu du bere estreinako Jokoetan» Berria 2024-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  3. (Gaztelaniaz) Pascual, Roger. (2023-11-23). «Naia Laso, la 'skater' vasca de 14 años que mira a los Juegos de París» www.sport.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Naia Laso, olímpica con 15 años: "No soy una niña prodigio"» MARCA 2024-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  5. «Tokioko kopurua gainditzea espero da» Berria 2024-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  6. «Naia Lasok diploma lortu du bere estreinako Jokoetan» Berria 2024-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q126902967
  • Wd Datuak: Q126902967