Natufiar kultura

Historiaurreko aroak
Okabeko harrespila.
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduvai kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignac kultura
Gravettiar kultura
Solutre kultura
Madeleine kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Kanpai-formako ontzien kultura
Kordoi-zeramika kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
I Burdin Aroa (Hallstatt kultura Europa erdialdean)
II Burdin Aroa (La Tene kultura Europa erdialdean)
Natufiar kulturaren hedapen geografikoa

Natufiar kultura[1] Asia mendebaldeko Historiaurreko kultura-arkeologikoa da, epipaleolito berantiarra-Neolito garaikoa[2], duela K.a. 15.000 eta 11.500 urte bitartekoa. Kultura ezohikoa zen, biztanleria sedentario edo erdi-egonkorra baten ekoizpena, baita nekazaritza sartu aurretik ere. Komunitate natufiarrak eskualdeko lehen asentamendu neolitikoen eraikitzaileen arbasoak izan daitezke, munduan lehenak izan daitezkeenak. Sirian dagoen Tell Abu Hureyrako natufiar kulturako hondakin batzuen arabera, zerealak, bereziki zekalea, nahita landatu zutela iradokitzen dute. Kultura hori munduko nekazaritzaren lehen ebidentziak eman dituela onartuta dago.

Aldi berean, ogiaren antzeko elikagaien ekoizpenaren munduko probarik zaharrenak aurkitu dituzte arkeologoek[3], Shubayqan, Jordaniako ipar-ekialdeko basamortuan, Asiako hego-mendebaldean nekazaritza agertu baino 4.000 urte lehenago. Gainera, Karmel mendiko Raqefet haitzuloan aurkitu zen garagardoa lor zitekeela dioen ebidentziarik zaharrena (13.000 BP inguru), nahiz eta lotutako hondakinak berezko hartziduraren ondorio izan daitezkeen.

Oro har, ordea, natufiarrek basa-zerealak eta ehizatutako animaliak ustiatzen zituzten, gazelak barne. Azterketa arkeogenetikoak Neolitotik Brontze Aroko bertakoak nagusiki natufiarren ondorengoak direla, nahiz eta Anatoliako kalkolitokoen nahasketa handia ere baduten.

Dorothy Garrodek natufiar terminoa asmatu zuen, Shuqba kobako (Wadi an-Natuf) indusketetan oinarrituta, Palestinan dagoen Shuqba hiritik hurbil.

Erreferentziak

  1. «Amaia Arranz: «Lan asko egin behar da, baina merezi du» - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  2. (Ingelesez) Moore, AMT. (2000). Village on the Euphrates: From Foraging to Farming at Abu Hureyra. Oxford University Press Inc ISBN 978-0195108071..
  3. Arranz-Otaegui, Amaia; Gonzalez Carretero, Lara; Ramsey, Monica N.; Fuller, Dorian Q.; Richter, Tobias. (2018-07-31). «Archaeobotanical evidence reveals the origins of bread 14,400 years ago in northeastern Jordan» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 115 (31): 7925–7930.  doi:10.1073/pnas.1801071115. ISSN 0027-8424. PMID 30012614. PMC 6077754. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q733489
  • Commonscat Multimedia: Natufian / Q733489

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300019580
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q733489
  • Commonscat Multimedia: Natufian / Q733489


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.