Normandiako Lehorreratzea

"E-Eguna"k hona birzuzentzen du. Artikulu hau Normandiaren Inbasioaren lehen egunari buruzkoa da. Gainontzeko operazioak artikulu horretan aipatzen dira. E-Eguna kontzeptu militar zabalagoa da eta E eguna (hizkera militarra) artikuluan aipatzen da.
Normandiako Lehorreratzea
Bigarren Mundu Gerra
Overlord operazioa eta Normandiaren inbasioaren parte. Mendebaldeko Frontea
Soldadu aliatuak, Normandiako kostaldea aurrean dutela
Data1944ko ekainaren 6a
LekuaNormandia,  Frantzia
Koordenatuak49°20′N 0°36′W / 49.34°N 0.6°W / 49.34; -0.6
EmaitzaAliatuen garaipen erabakiorra
Gudulariak
AEB
 Erresuma Batua
Kanada
 Australia
Frantzia Askea
Zeelanda Berria
Herbehereak
Norvegia
Polonia
Belgika Belgika Askea
III. Reicha
Buruzagiak
Dwight David Eisenhower
Arthur Tedder
Bernard Montgomery
Trafford Leigh-Mallory
Bertrand Ramsay
Omar Bradley
Miles Dempsey
Gerd von Rundstedt
Erwin Rommel
Friedrich Dollmann
Indarra
156.000 soldadu 50.350 soldadu
Galerak
~10.264 hildako, zauritu edo desagertu ~4000-9000 hildako, zauritu edo desagertu

Normandiako Lehorreratzea (Neptuno Operazioa kode-izena) 1944ko ekainaren 6an (E-Eguna) Bigarren Mundu Gerrako aliatuek Normandiaren inbasioaren hasiera operazioa izan zen. Itsasotik egindako historiako inbasiorik handiena izan zen eta Alemania Naziari Mendebaldeko Frontea irekitzeko helburua zuen.

Operaziaren planifikazioa 1943an hasi zen. Inbasioaren aurreko hilabeteetan Aliatuek engainu militar nabaria egin zuten, Bodyguard Operazioa izenekoa, Alemania inbasioaren leku eta datarekin nahasteko. E-Eguna iritsi zenean eguraldia behar zena baino okerragoa zen, baina aldatzeak bi asteko atzerapena ekarriko zukeen, planak Ilargiaren faseak, itsasaldia eta egun bakoitzeko ordu zehatza baitzuen aurrera eraman ahal izateko. Adolf Hitlerrek Erwin Rommel Generalfeldmarschalla jarri zuen Atlantikoko Hormaren fortifikazioak indartzen, Aliatuen inbasioa egongo zelakoan.

Lehorreratzea anfibioa izan zen, baina lehenago aire eta itsasoz bonbardaketa masiboa egon zen, eta Ameriketako Estatu Batuetako 24.000 indar aerogarraiatu, Britainia Handia eta Kanadako paraxutisten lurreratzea aurreko gauean, gauerdian. Aliatuen infanteria eta dibisio armatuak goizeko 6:30ean hasi ziren lehorreratzen. Helburua 80 kilometroko fronte bati erasotzea zen, guztiak Normandiako kostaldean. Bost kode-izen jarri zitzaizkien bost hondartzei: Utah, Omaha, Gold, Juno eta Sword hondartzak. Haizeak zakar gotzen zuen eta, horregatik, Omaha eta Utah hondartzetan nahi baino ekiadlerako lehorreratu ziren. Militarrak hondartzara heldu aurretik ere nazien kontraeraso gogorra zuten aurrean. Kostan minak jarrita zeuden, eta metalezko tripodeak, egurrezko hesiak eta txarrantxak aurkitu zituzten aurrera joatea zailduz. Hildako gehienak Omaha hondartzan lehorreratu zirenen artean izan ziren, euren itsas-hegia aldapatsuagoa zelako. Gold, Juno eta Sworden hainbat herri fortifikatu etxez etxeko gerran garbitu zituzten, eta Golden jarritako bi bunker desaktibatu zituzten, tanke bereziak erabilita.

Aliatuek ez zuten lortu E-Egunean euren helburuak eskuratzea. Carentan, St. Lô eta Bayeux herriak Alemaniaren eskuetan mantendu ziren eta Caen ez zuten eskuratu uztailaren 21era arte. Juno eta Gold hondartzak batzea baino ez zuten lortu lehen egun hartan, eta bost hondartzen eremua ez zuten baru ekainaren 12ra arte; hala ere operazioa garrantzitsua izan zen, Aliatuek hanka bat jarri zutelako Frantzian eta hortik hilabetetan soldadu gehiago sartu eta Mendebaldeko Frontea osatu zutelako. Alemaniak 4.000tik 9.000ra arteko hildako izan zituen egun hartan. Aliatuek 10.000 baja, horietatik 4.414 konfirmatutako hildako. Museoak, memorialak, eta gerra-hilerriak nonnahi daude inguruan gaur egun.

Aurrekariak

1940ko maiatzaren 27tik ekainaren 4ra Britainiar Indar Espedizionarioaren eta Frantziako Armadaren 338.000 unitate Frantziako iparraldeko kostaldean itxita geratu ziren. Dinamo Operazioari esker bertatik ebakuatzea lortu zuten. Hirugarren Reichak Sobietar Batasuna 1941eko ekainean inbaditu zuenean Josef Stalinek presioa areagotu zuen Mendebaldeko Fronte bat irekitzeko[1]. 1942an Sobietar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek testu komuna argitaratu zuten: "... ulermen osoa lortu dugu Europan bigarren fronte bat irekitzearen urgentziari buruzkoa"[2]. Hala ere Britainia Handiko Lehen Ministroa zen Winston Churchillek AEBko Presidentea zen Franklin D. Roosevelt presionatu zuen inbasio hori atzeratzeko, AEBren laguntzarekin ere Aliatuek ez zutelako horrelako ekintzarik egiteko indar armatu nahikorik[3].

Frantziara bueltatu beharrean, Mendebaldeko Aliatuek Bigarren Mundu Gerrako Mediterraneoko Frontea indartzera ekin zioten, Britainiar tropak bertan zeudelako jada. 1943aren erdialdean Tunisiako gudua irabazi zuten aliatuek. Hortik Siziliaren inbasio aliatua abiatu zuten 1943ko uztailean, eta hortik aurrera, irailean, Italiaren inbasio aliatua hasi zen. Momentu horretan Stalingradeko guduan Sobietar Batasunak garaipen erabakiorra lortu zuen. 1943ko maiatzean Washingtongo Konferentzia egin zen, eta bertan Kanalaren inbasioa hastea erabaki zuten[4]. Hasierako planifikazioa, hala ere, lehorreratzeko zeuden medioen araberakoa egin zen, horietako asko Pazifikoko Gerran eta Mediterraneoan erabili ziren berdina[5]. 1943ko azaroko Teherango Konferentzian Roosevelt eta Churchillek Stalini zin egin zioten bigarren fronte handi bat irekiko zutela 1944ko maiatzerako[6].

Indar Espedizionario Aliatuaren Kuartel Gorenaren (SHAEF) bilera 1944ko otsailaren 1ean. Aurretan: Sir Arthur Tedder; Dwight D. Eisenhower; Sir Bernard Montgomery. Atzean: Omar Bradley; Sir Bertram Ramsay; Sir Trafford Leigh-Mallory; Walter Bedell Smith.

Lau leku proposatu ziren lehorreratze honetarako: Britainia, Cotentin penintsula, Normandia eta Pas de Calais. Britaina eta Cotentin penintsulak direnez, Alemaniak aukera izango zuen Aliatuen aurrera egitea mozteko istmo erlatiboki estu batean; beraz, bi leku horiek kanpo geratu ziren[7]. Pas de Calais zen Britainia handitik gertuen zegoen puntua, eta horregatik Alemaniak nabarmenki defendatutako lekua zen[8]. Gainera, espantsiorako aukera gutxi ematen zituen, hainbat ibai eta kanal daudelako inguruan[9]. Normandian lehorreratzea aukerarik onena zen[10], aldi berean Cherbourg, Britainia eta Pariserako bideak irekitzen zirelako, eta hortik Alemaniara, baina Normandiak porturik ez zuenez, eraiki egin behar ziren. Horrela sortu ziren Mulberry portu artifizialak[11]. Hobart's Funnies izeneko tanke bereziak ere eraiki ziren, bereziki hormak igo ahal izateko eta hondartzetan hobeto ibili ahal izateko[12].

Aliatuek 1944ko maiatzaren 1ean lehorreratzea planeatu zuten[9]. Hasierako plana Quebeceko Konferentzian onartu zuten, 1943ko abuztuan. Dwight D. Eisenhower izendatu zuten SHAEFeko komandante[13] eta Bernard Montgomery Britainia Handiko Indar Armatuetako 21. Taldearen komandante. Euren esku geratu zen inbasio osoaren planifikazioa[14]. 1943ko abenduaren 31n plana lehen aldiz ikusi zuten, hiru dibisiorekin eta beste bi babesa emateko. Bi jeneralek berehala proposatu zuten eskala handitzea eta bost dibisiora pasatzea, aireko laguntzarekin eta beste hiru dibisiorekin laguntzen, Cherbourg azkarrago hartu ahal izateko[15]. Handitzeko honek atzerapenak ekarri zituen eta Ekainera mugitu behar izan zuten operazioa[15]. Azkenean hogeita hemeretzi dibisiok hartu zuten parte Normandiako Inbasioan: hogeita bi AEBkoak, hamabi britainiar, hiru kanadiar, poloniar bat eta frantziar bat. Guztira 1.000.000 bat unitate militar, guztiak Britainia Handiaren agintepean[16].

Operazioak

Kontinentearen inbasio handiari eman zitzaion kode-izena Overlord Operazioa izan zen. Lehen fasea inbasio anfibio bat eta lehen leku seguru baten ezarpena zen, Neptuno Operazioa deituta[11]. Airetik egin zen operazioan Alemaniako zeppelinen produkzioa, erregaien distribuzioa eta hegazkinek lur hartzeko zuten lekuak erasotzea zen helburua. Operazio horri "Pointblank Operazioa" izena eman zitzaion[11]. Aldi berean engainu operazio sofistikatu eta masiboa jarri zen martxan, "Bodyguard Operazioa" izenarekin[17].

Lehorreratzea Caen inguruan egindako paraxutisten eta unitate aerogarraiatuen operazioekin lagundu zen. Helburua Orne ibaiko zubiak eta Carentango iparraldea babestea zen. Amerikarrek euretzat haru zuten Utah eta Omaha hondartzak ziurtatzeko lana, eta euren helburua Carentan eta Saint-Lô lehen egunean hartzea zen, hortik Cotentin penintsula moztuz eta azkar Cherbourgeko portua bereganatuz[18][19]. Britainiarrek Sword eta Gold hondartzak zituzten eta Kanadiarrek Juno hondartza, Amerikarren alboak babestuz eta Caen inguruan aerodromo bat eraikitzeko helburuarekin. Helburua lurraldea batzea zen, Avranches-Falaise lerroaren iparraldean, lehen hiru astetan[18][19]. Montgomeryren ustez laurogeita hamar eguneko gudua izango zen guztira, Aliatuak elkarrekin Sena ibaira helduko zirenean[20].

Engainu planak

Inoiz existitu ez zen George S. Pattonen Estatu Batuetako Armadako Lehen Taldearen intsignia faltsuak.

Bodyguard operazioaren babespean, aliatuek zenbait eragiketa subsidiario egin zituzten, alemanak nahasteko, Aliatuen lehorreratzeen data eta kokapenari dagokienez[21]. Fortitude operazioaren barruan sartzen ziren Fortitude North, irrati-trafiko faltsua erabiltzen zuen alemanak Norvegiaren aurkako erasoaren zain jartzeko[22], eta Fortitude South, Estatu Batuetako Armadako Lehen Taldea sortzea zekarren iruzur handi bat, ustez George S. Patton teniente jeneralaren gidaritzapean, ustez Kenten edo Sussexen zegoena. South Fortitudek alemaniarrak engainatu nahi zituen, eraso nagusia Calaisen gertatuko zela sinetsaraziz[17][23] . 21. Armada Taldearen benetako irrati-mezuak Kentera igortzen ziren lehenik, lurreko linea baten bidez, eta, gero handik aireratzen ziren, alemanei sinistarazteko tropa aliatu gehienak han gotortuta zeudela[24]. Patton Ingalaterran egon zen uztailaren 6ra arte, eta alemanei iruzur egiten jarraitu zuen, bigarren eraso bat Calaisen gertatuko zela sinetsaraziz[25].

Alemaniak Frantziako kostaldean zituen radar asko suntsitu ziren lehorreratzea prestatzeko.[26] Gainera, inbasioaren aurreko gauean, Special Air Serviceko operadoreen talde txiki batek paraxutista faltsuak bota zituen Le Havreen eta Isignyn. Alemaniak pentsatu zuen lehorreratzea airez gertatzen ari zela beste leku batean. Gau berberean, Taxable operazioan, RAFeko 617. eskuadroiak "window" edo "chaff" izeneko metal zatiak bota zituen airean, radarren seinalea okertuz eta Le Havretik gertu itsas konboi bat zegoela sinistaraziz. Ilusioa indartzeko hesi globoak erabili ziren itsasontzi talde txiki baten gainean. Boulogne-sur-Merren antzeko engainu bat egin zen, RAFeko 218. eskuadroiaren eskutik, Glimmer operazioaren baitan.[27][28]

Eguraldia

Ekainaren 5erako espero ziren fronteen analisia.

Inbasioaren planifikatzaileek zenbait baldintza zehaztu zituzten ilargiaren fasearekin, itsasaldiekin eta eguneko orduarekin lotuta, eta baldintza horiek hilabete bakoitzeko egun gutxi batzuetan bakarrik izango ziren egokiak. Komenigarria zen ilargi betea egotea, hegazkinetako pilotuei argiztapena emango bailieke eta itsasgorarik altuenak izango bailituzke. Aliatuek lehorreratzea programatu nahi zuzten egunsentia baino lehentxeago, itsasbeheraren eta itsasgoraren arteko erdibidean, itsasgorak lehorreratzen lagundu zezan. Horrek hondartzako oztopoen ikuspena hobetuko luke, eta soldaduak aire zabalean egongo liratekeen denbora minimizatuko luke[29]. Eisenhowerrek ekainaren 5a aukeratu zuen behin-behinean erasorako. Hala ere, ekainaren 4an, baldintzak ez ziren egokiak lehorreratzerako: haize bortitzek eta itsaso lodiak ezinezko egiten zuten lehorreratze-txalupak jaurtitzea, eta behe-hodeiek eragotzi egiten zieten hegazkinei helburuak aurkitzea[30]. Ekaitzei buruzko informazioa ematen zuen eguraldiaren iragarpena Irlandako mendebaldeko kostan zegoen estazio meteorologiko batetik bidali zen[31].

Royal Air Forceko (RAFeko) James Stagg taldeko kapitaina Eisenhowerrekin elkartu zen ekainaren 4ko gauean. Berak eta bere meteorologia-taldeak iragarri zuten eguraldiak nahikoa hobetuko zuela ekainaren 6an inbasioa egiteko[32]. Bi aste geroago, ekainaren 18tik 20ra, bi egun izango lirateke, eskatutako itsasaldi-kondizioekin (baina ilargi bete desiragarririk gabe). Inbasioa atzeratzeko, Mantxako Kanala gurutzatzeko posizioan zeuden gizonei eta itsasontziei berriro deitu beharko litzaieke, eta inbasio-planak detektatzeko aukerak areagotu egingo lirateke[33]. Goi-mailako gainerako agintariekin eztabaida asko izan ondoren, Eisenhowerrek erabaki zuen ekainaren 6an egin behar zela inbasioa[34]. Ekaitz gogor batek Normandiako kostaldea astindu zuen ekainaren 19tik 22ra, eta, ondorioz, ezinezkoa izango zen hondartzan lehorreratzea atzeratu izan balitz[30].

Atlantikoaren aliatuen kontrolak esan nahi zuen meteorologo alemanek aliatuek baino informazio gutxiago zutela sartzen ziren meteorologia-ereduei buruz[26]. Parisko Luftwaffearen meteorologia-zentroak bi aste ekaiztsu iragartzen zituenez, Wehrmachteko komandante askok beren postuak utzi zituzten Renneseko gerra-jokoetara joateko, eta unitate askotako gizonei baimena eman zitzaien[35]. Erwin Rommel landa mariskala Alemaniara itzuli zen emaztearen urtebetetzeetarako eta Hitlerri Panzer dibisio gehigarriak eskatzeko[36].

Alemaniaren egoera militarra

Alemaniak berrogeita hamar dibisio zituen Frantzian eta Herbehereetan, eta beste hemezortzi Danimarkan eta Norvegian. Hamabost dibisio prestakuntza-prozesuan zeuden Alemanian[37]. Gerran zehar, batez ere ekialdeko frontean, soldaduak galdu ziren, eta, ondorioz, alemanek ez zuten izan hornitzeko gai ziren gazteen erreserbarik. Soldadu alemanek, batez beste, beren aliatu homologoek baino sei urte nagusiagoak ziren Normandia inguruan zeuden asko Ostlegionen ziren (ekialdeko legioak), Errusia, Mongolia eta Sobietar Batasuneko beste eskualde batzuetako erreklutak eta boluntarioak. Batez ere, etsaiari kendutako ekipo ez oso fidagarria eman zitzaien, eta ez zuten motordun garraiorik[38][39]. Alemaniako unitate asko gutxietsita zeuden[40].

1944aren hasieran, Alemaniako Mendebaldeko Frontea (OB West) nabarmen ahuldu zen ekialdeko Frontera egindako unitate- eta material-transferentziengatik. Dnieper-Karpatoak ofentsiba sobietarrean (1943ko abenduaren 24tik 1944ko apirilaren 17ra), Alemaniako Goi Agintariak Frantziatik Panzer SS II. Gorputza osoa transferitu behar izan zuen, Panzer SS 9 eta 10. dibisioek eta Infanteriako 349. Dibisioak eta Panzer Astuten 507. Batailoia zutena. Guztira, Frantzian aparkatutako indar alemanek 45.827 soldadu eta 363 tanke galdu zituzten ekialderantz[41]. Führerraren 51. Zuzentaraua sortu zenetik, Frantziatik Ekialderako indarren lehen transferentzia garrantzitsua izan zen. Zuzentarau horrek leundu egiten zituen tropak ekialdera transferitzeko murrizketak[42].

Panzerren SSen Leibstandarte SS Adolf Hitler 1. Dibisioa, eta Panzerren 9., 11., 19. eta 116. dibisioak, Panzerren SSen Das Reich 2. Dibisioarekin batera Frantziara 1944ko martxoa-maiatza aldera iritsi ziren, Dnieper-Karpatoak ofentsiban kalte handiak izan ondoren. Frantzian zeuden hamaika panzer edo panzergrenadier dibisioetatik zazpi ez zeuden guztiz erabilgarri, edo soilik partzialki mugitzeko prest ziren[43].

Atlantikoko Harresia

Sakontzeko, irakurri: «Atlantikoko Harresia»

Erreserba korazatuak

Koordinazioa Frantziako Erresistentziarekin

Itsas jarduera

Bonbardaketak

Aireko operazioak

Ameriketako Estatu Batuak

Erresuma Batua eta Kanada

Lehorreratzeak

Tankeak

Utah hondartza

Point du Hoc

Omaha hondartza

Gold hondartza

Juno hondartza

Sword hondartza

Ondorengoa

Gerra memoriala eta turismoa

Zinema

Erreferentziak

  1. Ford & Zaloga 2009, 8–9 orr. .
  2. Folliard 1942.
  3. Ford & Zaloga 2009, 10 orr. .
  4. Ford & Zaloga 2009, 10–11 orr. .
  5. Wilmot 1997, 177–178, chart p. 180 orr. .
  6. Churchill 1951, 404 orr. .
  7. Ford & Zaloga 2009, 13–14 orr. .
  8. Beevor 2009, 33–34 orr. .
  9. a b Wilmot 1997, 170 orr. .
  10. Ambrose 1994, 73–74 orr. .
  11. a b c Ford & Zaloga 2009, 14 orr. .
  12. Wilmot 1997, 182 orr. .
  13. Gilbert 1989, 491 orr. .
  14. Whitmarsh 2009, 12–13 orr. .
  15. a b Whitmarsh 2009, 13 orr. .
  16. Weinberg 1995, 684 orr. .
  17. a b Beevor 2009, 3 orr. .
  18. a b Churchill 1951, 592–593 orr. .
  19. a b Beevor 2009, Map, inside front cover.
  20. Weinberg 1995, 698 orr. .
  21. Weinberg 1995, 680 orr. .
  22. Brown 2007, 465 orr. .
  23. Zuehlke 2004, 71–72 orr. .
  24. Whitmarsh 2009, 27 orr. .
  25. Beevor 2009, 282 orr. .
  26. a b Whitmarsh 2009, 34 orr. .
  27. Bickers 1994, 19–21 orr. .
  28. Beevor 2009, 76 orr. .
  29. Whitmarsh 2009, 31 orr. .
  30. a b Whitmarsh 2009, 33 orr. .
  31. Traub 2024.
  32. Beevor 2009, 21 orr. .
  33. Wilmot 1997, 224 orr. .
  34. Wilmot 1997, 224–226 orr. .
  35. Ford & Zaloga 2009, 131 orr. .
  36. Beevor 2009, 42–43 orr. .
  37. Wilmot 1997, 144 orr. .
  38. Francois 2013, 118 orr. .
  39. Goldstein, Dillon & Wenger 1994, 16–19 orr. .
  40. Ford & Zaloga 2009, 37 orr. .
  41. Liedtke 2015, 227–228, 235 orr. .
  42. Liedtke 2015, 225 orr. .
  43. Liedtke 2015, 224–225 orr. .

Bibliografia

  • Ambrose, Stephen. (1994). D-Day June 6, 1944: The Climactic Battle of World War II. New York: Simon & Schuster ISBN 978-0-671-67334-5..
  • Beevor, Antony. (2009). D-Day: The Battle for Normandy. New York; Toronto: Viking ISBN 978-0-670-02119-2..
  • Bickers, Richard Townshend. (1994). Air War Normandy. London: Leo Cooper ISBN 978-0-85052-412-3..
  • Brown, Anthony Cave. (2007). Bodyguard of Lies: The Extraordinary True Story Behind D-Day. Guilford, CT: Globe Pequot ISBN 978-1-59921-383-5..
  • Caddick-Adams, Peter. (2019). Sand and Steel: A New History of D-Day. London: Hutchinson ISBN 978-1-84794-8-281..
  • Churchill, Winston. (1951). Closing the Ring. Boston: Houghton Mifflin OCLC .396150.
  • Corta, Henry. (1952). Les bérets rouges. Paris: Amicale des anciens parachutistes SAS OCLC .8226637.
  • Corta, Henry. (1997). Qui ose gagne. Vincennes, France: Service Historique de l'Armée de Terre ISBN 978-2-86323-103-6..
  • D-Day and the Battle of Normandy: Your Questions Answered. Portsmouth Museum Services jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 29 June 2013).
  • Douthit, Howard L. III. (1988). The Use and Effectiveness of Sabotage as a Means of Unconventional Warfare – An Historical Perspective from World War I Through Vietnam. Wright-Patterson Air Force Base, Ohio: Air Force Institute of Technology jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 8 January 2020).
  • Ellis, L.F.; Allen, G.R.G.; Warhurst, A.E.. (2004). Victory in the West, Volume I: The Battle of Normandy. London: Naval & Military Press ISBN 978-1-84574-058-0..
  • Escott, Beryl E.. (2010). The Heroines of SOE: Britain's Secret Women in France. Stroud, Gloucestershire: History Press ISBN 978-0-7524-5661-4..
  • Flint, Edward R. (2009). The development of British civil affairs and its employment in the British Sector of Allied military operations during the Battle of Normandy, June to August 1944. Cranfield, Bedford: Cranfield University; Cranfield Defence and Security School, Department of Applied Science, Security and Resilience, Security and Resilience Group OCLC .757064836.
  • Folliard, Edward T.. Molotov's Visit to White House, Postwar Amity Pledge Revealed. .
  • Ford, Ken; Zaloga, Steven J.. (2009). Overlord: The D-Day Landings. Oxford; New York: Osprey ISBN 978-1-84603-424-4..
  • Francois, Dominique. Normandy: From D-Day to the Breakout: June 6 – July 31, 1944. Minneapolis: Voyageur Press ISBN 978-0-7603-4558-0..
  • Garner, Tom. D-Day's forgotten Greeks. .
  • Gilbert, Martin. (1989). The Second World War: A Complete History. New York: H. Holt ISBN 978-0-8050-1788-5..
  • Goldstein, Donald M.; Dillon, Katherine V.; Wenger, J. Michael. (1994). D-Day: The Story and Photographs. McLean, Virginia: Brassey's ISBN 978-0-02-881057-7..
  • Holland, James. D-Day: Exploding the myths of the Normandy landings. CNN.
  • Hooton, Edward. (1999). Eagle in Flames: The Fall of the Luftwaffe. London: Arms and Armour ISBN 978-1-86019-995-0..
  • Horn, Bernd. (2010). Men of Steel: Canadian Paratroopers in Normandy, 1944. Toronto: Dundurn Press ISBN 978-1-55488-708-8..
  • Liedtke, Gregory. Lost in the Mud: The (Nearly) Forgotten Collapse of the German Army in the Western Ukraine, March and April 1944.  doi:10.1080/13518046.2015.998134. ISSN 1351-8046..
  • Margaritis, Peter. Countdown to D-Day: The German Perspective: The German High Command in Occupied France, 1944. Philadelphia; Oxford, UK: Casemate ISBN 978-1-61200-769-4..
  • Meadows, Ian. South Africans in D-Day. South African Legion.
  • Morison, Samuel Eliot. History of United States Naval Operations in World War II. Boston: Little, Brown OCLC .757924260.
  • Murray, Williamson. (1983). Strategy for Defeat: The Luftwaffe, 1933–45. Washington: Brassey's ISBN 978-1-57488-125-7..
  • Napier, Stephen. (2015). The Armoured Campaign in Normandy June–August 1944. Stroud: The History Press ISBN 978-0-7509-6473-9..
  • O'Connor, Mary. British Normandy Memorial unveiled in France to honour veterans. BBC.
  • Pegasus Bridge: The Bridge of the Longest Day. Mémorial Pegasus D-Day Commemoration Committee jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 7 April 2014).
  • A Study of Rear Area Security Measures. Washington: Special Operations Research Office, Counter-insurgency Information Analysis Center, United States Army.
  • Speer, Albert. (1971). Inside the Third Reich. New York: Avon ISBN 978-0-380-00071-5..
  • D-Day: In the words of the BBC journalists. BBC News.
  • The German Response to D-Day. London.
  • Stanley, Peter. Australians and D-Day. Australian War Memorial jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 26 April 2014).
  • Traub, Alex. Maureen Flavin Sweeney Dies at 100; Her Weather Report Delayed D-Day. .
  • Weigley, Russell F.. (1981). Eisenhower's Lieutenants: The Campaign of France and Germany 1944–1945. Bloomington, Indiana: Indiana University Press ISBN 978-0-253-13333-5..
  • Weinberg, Gerhard. (1995). A World at Arms: A Global History of World War II. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0-521-55879-2..
  • Whitmarsh, Andrew. (2009). D-Day in Photographs. Stroud: History Press ISBN 978-0-7524-5095-7..
  • Wilmot, Chester. (1997). The Struggle For Europe. Ware, Hertfordshire: Wordsworth Editions ISBN 978-1-85326-677-5..
  • Yung, Christopher D.. (2006). Gators of Neptune: Naval Amphibious Planning for the Normandy Invasion. Annapolis: Naval Institute Press ISBN 978-1-59114-997-2..
  • Zaloga, Steven J; Johnson, Hugh. (2005). D-Day Fortifications in Normandy. Oxford; New York: Osprey ISBN 978-1-4728-0382-5..
  • Zaloga, Steven J.. (2009). Rangers Lead the Way: Pointe-du-Hoc, D-Day 1944. Oxford: Osprey ISBN 978-1-84603-394-0..
  • Zuehlke, Mark. (2004). Juno Beach: Canada's D-Day Victory: June 6, 1944. Vancouver: Douglas & McIntyre ISBN 978-1-55365-050-8..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16470
  • Commonscat Multimedia: D-Day / Q16470

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85095003
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q16470
  • Commonscat Multimedia: D-Day / Q16470