Oftalmia
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Oftalmia edo oftalmitisa begietako hantura da.
Oftalmia hitza begi-globo osoko edo begi-globoaren parte bateko edozein hanturari dagokio berez, baina hiru eritasun berezi izendatzeko erabiltzen da, batez ere: oftalmia sinpatikoa, oftalmia neonatoruma eta oftalmia niveisa. Oftalmia sinpatikoa begi batean gertatutako zauriak beste begira hedatzen direnean gertatzen dena da; oftalmia neonatorum-a, haur jaioberriek izaten duten konjuntibitis-mota da, gonokokoek sortua izan ohi dena eta itsutasuna sor dezakeena; eta oftalmia nivalis-a, berriz, elurretan errefraktatutako eguzki-argiak sortua izaten da, fotofobia eta malko-isuria ezaugarri dituena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q247453
- Multimedia: Ophthalmia / Q247453