Oihaneko liburua
Oihaneko liburua | |
---|---|
John Lockwood Kiplingek diseinaturiko lehendabiziko azala | |
Datuak | |
Idazlea | Rudyard Kipling (1894) |
Argitaratze-data | 1894 |
Generoa | Umeentzako liburua |
Jatorrizko izenburua | The Jungle Book |
Argitaletxea | Macmillan Publishers |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Ilustratzailea | John Lockwood Kipling (en) |
Euskaraz | |
Izenburua | Oihaneko liburua |
Itzultzailea | Patxi Elizegi |
Argitaratze-data | 1995 / 2008 |
Bilduma | Margotu Zeure Ipuinak / Betiko klasikoak |
Orrialdeak | 16 / 40 |
ISBN | 9788480911535 / 9788498430813 |
Oihaneko liburua (ingelesez, The Jungle Book) Rudyard Kiplingek 1894an idatzitako fikzio eleberria da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Oihaneko liburua egiaz ipuin bilduma da: lehen zortziek ipuin bera dute gaitzat. Bikote batek eta haien seme Mowglik Shere Khan tigrearen atzaparretatik ihes egin dute; zoritxarrez, semea oihanean galdu zaie. Otso familia batek Mowgli salbatu eta semetzat hartu dute. Oihanean otsoen artean hazirik, Baloo hartza eta Bagheera pantera ditu lagunik onenak. Haren bizia abentura handia da, arriskuz betea, atzean baitauzka, beti zain, Shere Khan tigrearen atzaparrak[1].
Pertsonaiak
- Mowgli - mutila, pertsonaia nagusia
- Shere Khan - tigrea
- Baloo - hartza
- Bagheera - pantera
- Bandar-log – tximino tribua
- Kaa - sugea
- Akela - otsoa
- Hathi - elefantea
Aurkibidea
- Sarrera
- Mowgliren anaiak
- Kaaren ehiza
- Nola heldu zen beldurra
- Tigrea! Tigrea!
- Itsas txakur zuria
- Rikki-Tikki-Tavi
- Elefanteen Toomaia
- Majestatearen zerbitzariak
Erreferentziak
- ↑ Ttarttaloren webgunea[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
- Oihaneko liburua (1967ko filma)
Kanpo estekak
- Datuak: Q189509
- Multimedia: The Jungle Book / Q189509
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |