Orban Ilun Handia

Neptunoren Orban Ilun Handia, inguruan, metanozko hodei zuriak dituela

Neptunoren Orban Ilun Handia (Great Dark Spot edo soilik GDS ingelesez), Jupiterreko Orban Gorri Handiaren antzeko orban bat zen. 1989an detektatu zuen Voyager 2 zundak, planetaren hego hemisferioan. Jupiterren Orban Gorri Handia Bezala, antizikloi bat zirudien arren, uste denez, Orban Ilun hori, zulo atmosferiko bat izan zitekeen, Lurreko ozono geruzako zuloa bezala.

Ezaugarriak

Neptunoren orban ilun handia, Voyager 2tik hartua

Orbanak, ia Lurraren tamaina bera zuen, eta, itxuraz, Jupiterren Orban Gorri Handiaren oso antzerakoa zen. Hasieran, fenomeno bera zela uste izan zen, baina, hurbilagotik ikusita, Neptunoren atmosferan beheragune ilun bat zela ikusi ahal izan zen. Neptunoko haizeak, eguzki-sistema osoko azkarrenak dira, 2400 kilometro orduko abiadurara hel daitezkeelarik orbanaren inguruan, honela, eguzki sistemako planeta guztietan sekula erregistraturiko azkarrenak direlarik.

Orban iluna, Neptunoren metanozko atmosfera erraldoian zulo bat izan liteke. Orbanak, hodei zuri handiak sortzen zituen, Lurreko zirruak bezalakoak. Lurreko zirruak ez bezala, hauek izotz kristalez osatuta daudenak, Neptunokoak, izoztutako metanozko kristalez osatuta daude, eta 36 ordu igaro ondoren disolbatzen hasten dira, Lurrean ez bezala, non ordu gutxitan disolbatzen diren.

Desagerpena

Hubble espazio teleskopioak, orbanari berriz argazkia atera zionean 1994an, hau, jada desagertua zen, astronomoak, erabat estali zen zulo bat edo Neptunoren lurrazala suntsitzen amaitu zuen ekaitz bat izan ote zen zalantzarekin utziz.

Bere tokian, aurrekoa baino txikiagoa eta argiagoa zen orban bat agertu zen, oraingoan, ipar hemisferioan, eta Iparraldeko Orban Iluna bezala ezagutzen da.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3115080
  • Commonscat Multimedia: Great Dark Spot / Q3115080

  • Wd Datuak: Q3115080
  • Commonscat Multimedia: Great Dark Spot / Q3115080
  • i
  • e
  • a
Neptuno
Geografia
  • Orban Ilun Handia
  • Orban Ilun Txikia
  • Eraztunak
Neptunoren argazkia, NASAk egina
Neptunoren argazkia, NASAk egina
Sateliteak
  • Despina
  • Galatea
  • Halimede
  • Hipokanpo
  • Laomedeia
  • Larisa
  • Naiade
  • Nereida
  • Neso
  • Proteo
  • Psamate
  • Sao
  • Talasa
  • Triton
Astronomia
Aurkikuntza
  • Urbain Le Verrier
  • Johann Gottfried Galle
  • John Couch Adams
  • Heinrich Louis d'Arrest
  • William Lassell
Orokorrak
  • Kuiperren gerrikoa
  • Neptunoren orbita gurutzatzen duten planeta txikiak
Troiarrak
  • 385571 Otrera
  • 385695 Clete
  • 2001 QR322
  • 2004 KV18
  • 2005 TN53
  • 2006 RJ103
  • 2007 VL305
  • 2008 LC18
  • 2011 HM102
Esplorazioa
Iraganean
Proposamenak
  • Shensuo
  • Neptune Odyssey
  • ODINUS
  • Triton Hopper
  • Trident
Not selected
  • Argo
  • Mariner Mark II
  • New Horizons 2
Lotutakoak
  • Fikzioa
  • Mitologia
  • Kategoria Kategoria
  • Ataria