Orchestre national de Barbès
Orchestre national de Barbès | |
---|---|
Orchestre National de Barbès, Oslo (2016) | |
Datuak | |
Ezizenak | ONB |
Jatorria | Paris (Frantzia) |
Musika mota | Munduko musika, Afrikako musika, chaâbi, raï, gnaoua, punk, rock, salsa, reggae, jazz |
Urteak | 1995 – ... |
Taldekideak | |
Youcef Boukella, Larbi Dida, Aziz Sahmaoui, Fateh Benlala, Kamel Tenfiche, Mehdi Askeur. | |
Informazio gehigarria | |
www.orchestrenationaldebarbes.com | |
Barbès-eko Orkestra Nazionala (Orchestre National de Barbès, ONB) musika talde frantses bat da. Youcef Boukella baxu-jole eta konpositoreak sortu zuen 1995an,[1] Cheb Mami-ren musikarietako bat izandakoa.
Historia
Talde honen musika Munduko Musika (World Music) moduan sailka daiteke. Sonoritate oso original bat lortzen dute Magreb-eko hainbat musika genero (raï, chaâbia eta gnaoua, esaterako) salsa, reggae, jazz, funk eta rockarekin ere fusionatuz.
Taldearen izenaren jatorria Pariseko kale bat da: Barbès bulebarra. Montmartre eta La Goutte D' Or auzoen artean dago kale hori, eta bere populazioa oso jatorri anitzetakoa da. Taldea, kalea bezala, multietnikoa da, bost nazionalitate ditu kideen artean: Frantzia, Aljeria, Tunisia, Maroko eta Portugal. Orkestrak munduko parte askotan jardun du eta nazioarteko ospea eskuratu du.
Diskografia
- 1997 : En concert
- 1999 : Poulina
- 2008 : Alik
- 2010 : Rendez-vous Barbès
- 2012 : 15 ans de scène (Live)
- 2014 : Dame de cœur
Doinuen erabilera mediatan
- Chouchou filmaren soinu-banda.
- Talde honen doinu bat zen Aitor Elduaien-en Bidaldi irrati-programaren soinu banda, Euskadi Irratian bidaiazaleen kontakizunak zabaltzen zituena.[2]
Erreferentziak
Loturak
- ONB taldearen webgune ofiziala
- Kantu-bilduma Youtuben
Kanpo estekak
- Datuak: Q3355310