Otelo Saraiva de Carvalho

Otelo Saraiva de Carvalho

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMaputo, 1936ko abuztuaren 31
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa, 2021eko uztailaren 25a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, terrorista eta iraultzailea
Parte-hartzailea
  • process 396/91 of the 1st Section of the 3rd Judgment of the Criminal Court of Lisbon (en) Itzuli
    FUP/FP-25 case (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Medal of Military Merit
    Medalha de Comportamento Exemplar Medalha de Comportamento Exemplar
    Grand Cross of the Order of Liberty Grand Cross of the Order of Liberty
KidetzaHerri Indar Apirilak 25
Associação José Afonso (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraPortugalgo Armada
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakPortuguese Colonial War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPopular Unity Force (en) Itzuli
IMDB: nm0207828 Edit the value on Wikidata

Otelo Nuno Romão Saraiva de Carvalho (Lourenço Marques, Ekialdeko Afrika Portugaldarra, 1936ko abuztuaren 31 – Lisboa, 2021eko uztailaren 25a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia izan zen.

Biografia

Kontinenteko Komando Operatiboko (COPCON) buruzagia izan zen, eta garrantzi handiko eginkizun politiko-militarrak hartu zituen bere gain. Iraultzaren Batzordeko kidea izan zen. Vasco Gonçalvesen eragin komunistatik aldendurik, baina Eduardo Augusto de Melo Antunesen bide militar moderatuarekin bat egin gabe, bizitza politikoaren erradikalizazio une handienetan parte hartu zuen, herri-demokraziaren tesien alde.

1976an, Portugaleko Errepublikako lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zuen bere burua, alderdi handien laguntzarik gabe, eta botoen % 16 eskuratu zituen. Gudarosteko teniente-koronel zelarik, atxilo hartu zuten 1984an legez kanpoko talde armatu batekin lotura zuelakoan; bost urte geroago, behin-behineko askatasuna eman zioten, eta, 1995eko amnistiari esker, libre geratu zen. Alvorada em Abril argitaratu zuen, Iraultzaren sorreraren kontakizun xehea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1353499
  • Commonscat Multimedia: Otelo Saraiva de Carvalho / Q1353499

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 93662374
  • ISNI: 0000000082806470
  • BNF: 12772220r (data)
  • GND: 118896237
  • LCCN: n79144893
  • SUDOC: 070311285
  • ICCU: CSAV016537
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01269/eu_c_0390/c0390
  • Bilduma digitalak
  • Persée: 852737
  • Wd Datuak: Q1353499
  • Commonscat Multimedia: Otelo Saraiva de Carvalho / Q1353499