Otxate

Otxate
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaTrebiñu
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°44′57″N 2°39′36″W / 42.74911°N 2.66001°W / 42.74911; -2.66001
Demografia

Otxate[1] (gaztelaniaz: Ochate) Trebiñu konderriaren iparraldeko herri hustu bat da. Jendegabetuz joan zen, eta hutsik geratu zen XX. mendearen bigarren erdirako.

Ekonomia

Abeltzain eta nekazari herria izan zen beti. Bide nagusi baten ondoan egoteak ere bertako ekonomia suspertu zuen urte askoan.

Demografia eta biztanleria

Antonio Arroyo ikerlariak jasotako datuek diotenez, hauxe izan zen herriaren garapen demografikoa:[2]

Otxateko biztanleria
1025 1522 1575 1752 1820 1850 1894 1925
40 32 16 22 51 26 40 3

Historia

Aurkitutako lehenengo aztarnak Brontze Arokoak dira (zeramika zatiak eta silex aztarnak. Estela erromatar bat ere aurkitu izan da.

Otxateren ikuspegi orokorra.

Otxateren lehenengo erreferentzi historikoa, ordea, San Millango herrien zerrendan agertzen da, 1025 urtean; dokumentu horretan "Gogate" izenarekin aipatzen zaio. Herriak gora behera handiak izan ditu. XIII. mendean "Chochat" izenarekin Aznar apezpikuak aipatu zuen. Ondoren badakigu bi mende abandonaturik egon zela, 1522. arte: urte horretan birpopulatu izan zen, orduan "Otxate" izenarekin. Herriak 1830. urtean populazio altuena izan zuen. Data horretatik aurrera populazio jaitsiera ematen da XIX. mendearen amaiera arte: urte haietan igoera txiki bat izan zuen. XX. mendean jende gehiena inguruko herrietara joan zen, bereziki Imirurira, harik eta Otxate hutsik gelditu arte.[2]

Artea

Gaur egun elizaren San Migel dorrea besterik ez da gelditzen eta hau ere oso egoera txarrean; eliz horren ataria Uzkio herrian dago gaur egun. Ondoan XVI-XVII. mendeko Burgondoko baseliza[3] zegoen, 1986an erreta; gaur egun aztarnak bertan ikus daitezkeen. Inguruan ere beste baselizaren aztarnak aurkitu dira, azken hau San Pedrori eskainita, eta IX-X. mendeko nekropoli bat.

Fenomeno paranormalak

1986an, Burgondo ondoan, estela erromatar bat aurkitu zen, egun Arabako Museo Arkeologikoan gordeta. 1982ko apirilean Gasteizko bankuko langile ohi batek, Prudencio Muguruza, artikulu bat idatzi zuen Otxateri buruz gai paranormalak hedatzen zituen aldizkari batean, Mundo Desconocido aldizkarian, alegia.[4] Pertsona horren arabera, Otxate herri madarikatua omen zen: hainbat izurrite pairatu omen zituen biztanle guztiak desagertzeraino, eta psikofoniak, fenomeno paranormalak, bai eta OHE bat ere, behatu zirela defendatu zuen.[5] Izan ere, Antonio Arroyo idazleak azalpen horietako askoren oinarri eskasa erakutsi du.[6]

Herriaren hustutze prozesua ulertzeko bideek zuten garrantzia hartu behar dugu kontutan. Lehen, Otxate zonaldeko bide nagusiaren ondoan zegoen eta horrek balore estrategikoa ematen zion. Baina XIX. mendearen hasieran bide berria ireki zen, Gasteiz-Guardia Erret bidea. Bide berri hori askoz erosoagoa zen eta bide zaharra berehala baztertuta gelditu zen. Hor hasi zen Otxateren maldanbehera prozesua, isolatuta eta baztertuta gelditu baitzen.[7]

Bibliografia

  • Antonio Arroyo eta Julio Corral: Ochate, realidad y leyenda del pueblo maldito. Madril: Aguilar, 2007. ISBN 9788403097476
  • Lorenzo Fernández Bueno: 99 lugares encantados donde pasar una noche en vela. Bartzelona: Libros Cúpula, Scyla argitaratzaileak, 2014.ISBN: 978-84-480-1940-2.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b https://web.archive.org/web/20150228011818/http://www.ochate.com/comoera.htm
  3. (Gaztelaniaz) «BURGONDO» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. "Luces en la puerta secreta", Prudencio Muguruza. Sasi informazio horiek behin eta berriro errepikatu dira prentsan, inongo kritikarik gabe, ikus esaterako http://www.elmundo.es/elmundo/2012/12/30/castillayleon/1356894897.html
  5. Lorenzo Fernández Bueno: 99 lugares encantados donde pasar una noche en vela, 111-113 or.
  6. https://web.archive.org/web/20141010052943/http://www.ochate.com/pasado-fraudulento.htm
  7. https://web.archive.org/web/20150228011823/http://www.ochate.com/el-final.htm

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • (Gaztelaniaz) Antonio Arroyo idazleak koordinatzen duen web honetan herri honen historia eta balioak jasotzen dira; halaber, haren inguruan sortu diren elezaharrak eta sasihistoria salatzen du era oso dokumentatuan.
  • (Gaztelaniaz) [1] Iker Jiménezek egindako erreportajea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3880751
  • Commonscat Multimedia: Otxate / Q3880751

  • Identifikadoreak
  • PARES: 144675
  • Wd Datuak: Q3880751
  • Commonscat Multimedia: Otxate / Q3880751


Trebiñuko barrendegiko kontzejuak eta herriak

Udalerriak: ArgantzonTrebiñu

Kontzejuak: AgiluAlbaitaAñastroArgoteArmentia Trebiñu • Arrieta • Askartza • BaxauriBilla ToberaBurgeta • Bustu • DordonizDoroñu • Franku • FuidioGolernioGrandivalImiruriKutxuLañuMarauriMorgasObekuriOgeta • Otxate • Ozilla-LadreraOzanaPanguaParitzaSamianoSan Martin GalbarinSan Vicentejo • Saratsu • Tarabero • Trebiñu • Torre • Uzkio

Herriak: Araiko • Arana • AxarteBilla Oka (Argantzongoa) • LadreraMesantzaMorazaMoskator • Otxate • OzillaPedruzoSan Esteban TrebiñuSan Martin GalbarinSasetaZurbitu

Auzoak: Mea • Caricedo

Aurkintzak: Atezabal • Dueso • Gurbandiz • Taraita