Ludogorets Arena edukiera: 6.000 lagun inaugurazioa: 2011
Presidentea
Aleksandar Aleksandrov
Entrenatzailea
Ante Šimundža
Liga
Bulgariako Liga
2023-24
1.a
Webgunea
Webgune ofiziala
Etxekoa
Kanpokoa
PFC Ludogorets Razgrad (bulgarieraz ПФК Лудогорец Разград, "Beroe Stara Zagora Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol taldea da, Razgrad hirikoa. Bulgariako azken 13 ligak irabazi ditu eta bi Kopa ere bai.
Historia
Bulgarian nagusi
Ludogorie Football Club izenarekin sortu zen 2001 urtean. 2009-10 denboraldian bigarren mailara igotzea lortu zuen eta 2010an 1945ean sortua zen Ludogorets Razgrad taldearen lizentzia eskuratu zuen. 2012tik aurrera 13 liga (guztiak jarraian) eta 2 kopa irabazi ditu, Bulgariako talde onena bihurtu da beraz. Puntu kopuru handiko aldeaz irabazi ditu liga gehienak, 2021-22 denboraldian esate baterako 21 puntu atera zizkion bigarrenari.
Europako txapelketak
2013-14 denboraldian Txapeldunen Ligako ligaxkarako play-offetan kanporatu zuten eta ondoren UEFA Europa Leagueko ligaxkan sartu zuten PSV Eindhoven, Dinamo Zagreb eta Chornomorets Odesarekin. Ligaxkako lehen postua eskuratu zuen, ondoren Lazio kanporatu eta final hamaseirenetan Valentziak itxi zion bidea etxean 0-3 eta kanpoan 1-0 galduta.
2014-15 denboraldian hainbat kanporaketa pasa ondoren ligaxka fasean aritu zen Real Madril, Liverpool eta Baselekin. Partida bakarra irabazi zuen, 1-0 Baselen aurka etxean.