Pablo Motos

Pablo Motos

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaRequena, 1965eko abuztuaren 31 (58 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, Esataria, komediantea eta kazetaria
Altuera1,68 metro

IMDB: nm1890673 Facebook: PabloMotos Instagram: pablomotos Edit the value on Wikidata

Pablo Motos Burgos (Requena, Valentzia, Espainia, 1965eko abuztuaren 31 - ) telebistako aurkezle eta irrati-esatari espainiarra da.

Karrera mediatikoa

Irratia

Pablo Motos Radio Requena irrati kateko esatari eta zuzendari bezala hasi zen. Aldi berean, Radio Utiel katean ere lan egiten zuen. Ondoren, Radio Nacional de Españan eta Onda Ceron egin du lan, eta Protagonistas, Mareando la Perdiz edo Hacia el dos mil programak aurkeztu eta zuzendu ditu. Horrez gain, Julia Oterorekin egin du lan esatari eta erredaktore bezala.

2002tik eta 2007ko ekainaren 22ra arte No Somos Nadie irratsaioa aurkeztu zuen goizero astelehenetik ostiralera, M80 Radio katean. Irratsaioa egiteari laga zion El Hormiguero telebista programari denbora osoa emateko.

Telebista

Canal Nouen Megacine aurkeztu zuen. Gainera, El Club de la Comedia programaren gidoi-koordinatzailea, La Noche de Fuentes y Cía eta Stand-up programen produktorekide exekutiboa izan da. Halaber, hainbat telesailetan cameoak egin ditu.

2006ko irailetik El Hormiguero programa aurkezten du Cuatron. Programa horren lehen urtean, igande arratsaldero ematen zuten, baina 2007ko irailetik astelehenetik ostegunera eta larunbat gauetan ematen dute.

2007an gabon zahar gaueko kanpaiak eman zituen bere programako Trancas eta Barrancas inurriekin batera.

2008an Cuatroren 2008ko Eurokoparen estreinaldian parte hartu zuen.

Musika

1993an Benidormeko jaialdian parte hartu zuen Saber amigos abestiaren konposatzaile bezala, eta lehen saria irabazi ere.

Prentsa eta liburuak

El Mundo egunkariko Valentziako Erkidegoko edizioan zutabegilea izan da. Gainera La sonrisa del mirón, No somos nadie eta No somos nadie 2 liburuak argitaratu ditu telebistako eta irratiko bere kolaboratzaileekin batera. 2008an Men's Health aldizkariko azalean atera zen.

Antzerkia

Cinco hombres.com, Cinco mujeres.com eta La vida según San Francisco antzez-lanen zuzendarietako eta gidoilarietako bat izan da. Verónica Forquéren La tentación vive arriba bertsioan kolaboratu zuen. Halaber, Enrique San Franciscorekin Entre fuerte y flojo antzezlanean protagonista izan zen.

Publizitatea

Binaca hortzetako pastaren iragarki bateko protagonista izan zen, eta Coca-Colaren iragarkiei ahotsa jarri dio.

Ekoizpena

2008ko maiatzean Pablo Motosek eta Jorge Salvadorrek beren produkzio-etxea sortu zuten, Siete y Acción. 2008ko irailetik, Siete y Acciónek El Hormiguero telebistako programa ekoizten du.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Motos Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Pablo Motos (IMDb)
  • (Gaztelaniaz) El Hormigero programaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3322730
  • Commonscat Multimedia: Pablo Motos / Q3322730

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87153700
  • ISNI: 0000000059715626
  • BNE: XX1392546
  • GND: 1056198427
  • Wd Datuak: Q3322730
  • Commonscat Multimedia: Pablo Motos / Q3322730