Pagola-Damazelai parkea

Pagola-Damazelai parkea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′58″N 1°59′52″W / 43.29958°N 1.99764°W / 43.29958; -1.99764
Map

Pagola-Damazelai parkea Donostiako Ibaeta eta Aiete auzoen artean dagoen parke handi bat da. Begetazio gaztea du zeren eta neurri handi batean azken urtetako landaketak izan baitira, Pagola auzoarekin lotuta.

Kokapena

Muino baten (Damazelai) gailurra eta ipar magala nahiz hegoaldeko magala (Pagola) hartzen dituen espazio zabal bat da, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekuak bitan bereizita geratuz.[1]

Deskribapena

Damazelaiko zonak ia ez du biderik. Horrek aukera ematen du zelai bigunaren gainean oinez ibiltzeko zuhaitz autoktonoen landaka berrien artean (urkia, pagoa, haritz, erramua edo ametza). Tontorretik Igeldo eta Orioren arteko kostaldeko mendikatearen ikuspegi ederra zabaltzen da. Haren oinetan, Ibaeta eta Errotaburu auzoak daude.[1]

Pagolako eremua banku korrituz hornitutako plaza nagusi bat du eta zuhaitz espezie anitz ageri dituen zelai batean zehar sigi-saga igotzen den bide batek gurutzatzen du. Goialdean kirol pistak, pilotalekuak, rokodromo bat eta skatean aritzeko parke bat daude; behealdean, berriz, zurezko plataformak dituen aisiarako gune baten alboan, antzinako harizti natural bat aurki daiteke.[1]

Arazoak

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kaleak parkea bitan zatitzen du, hesi-efektua eraginez. Horrek parkearen potentzialea gutxitu egiten du.

Iruditegia

  • Parkean badago bide-sarea eta plaza batzuk
    Parkean badago bide-sarea eta plaza batzuk
  • Azken urtetan zuhaitz birpopulazio eginda eta begetazioa trinkotu da.
    Azken urtetan zuhaitz birpopulazio eginda eta begetazioa trinkotu da.
  • Parkeko begetazioa.
    Parkeko begetazioa.
  • Parkean badira zuhaitz zaharragoak eta baita ere jatorrizko arizti bat.
    Parkean badira zuhaitz zaharragoak eta baita ere jatorrizko arizti bat.

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) Cristina-eneaFundazioa: «PAGOLA-DAMAZELAI».

Ikus gainera

  • Pagola jolas parkea

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): [1] Parkearen inguruko informazioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q126086369
  • Commonscat Multimedia: Pagola-Damazelai parkea / Q126086369

  • Wd Datuak: Q126086369
  • Commonscat Multimedia: Pagola-Damazelai parkea / Q126086369


Donostiako parkeak

Aieteko parkea • Alderdi Eder • Ametzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkea • Boulevardeko parkea • Castelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaErrotaburuko parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkea • Frantziako pasealekua • Kristina Eneako parkeaGipuzkoa plazako parkeaHarriako parkeaKoldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategiaOtxokiko parkea • Pagola-Damazelai parkea • Puioko parkeaSalvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea