Palestine Exploration Fund

Palestine Exploration Fund
Datuak
Motaelkarte zientifikoa
Historia
Sorrera1865
Twitter: PalExFund Edit the value on Wikidata
Palestinian Exploration Fund's Quarterly Statement, July 1900
Esploraziorako Palestinako Funtsaren hiruhileko aitorpena, 1900eko uztaila
PEFek erabilitaako marka (datum) Itsaso Hilaren azterketarako.

Palestine Exploration Fund (PEF) Londresen egoitza duen sozietate britainiarra da. 1865ean sortu zen, Gerra Saileko Errege Ingeniariek Ordnance Survey of Jerusalem amaitu eta gutxira. Sortaldea edo Palestina aztertzeko sortu den munduko erakunde zaharrena da.[1] Inkesten bitartez Palestinako historiaren topografia eta etnografia aztertzea zuen helburu hasieran. Adimen militarrari ere ekarpen eginez..[2] Kristau britaniarrek ere interes erlijioso handiak izan zituzten. Izan zen, William Thomson, Yorkeko artzapezpikua, PEKeko lehen lehendakaria izan zen.

Guzti horren ondorioz, PEFek harreman konplexua izan zuen Gerra Saileko Errege Ingeniariekin.[3] PEF-eko kideek txostenak bidali zituzten Erresuma Batura Sortaldea "salbatu" eta modernizatzeko beharraz.[4]

Historia

Ordnance Survey of Jerusalem delakoa amaitu eta gero, Bibliaren arkeologo eta eliz-gizonak, ikerketa babestu zutenak, funtsaren sorkuntzarako dirua jarri zuten. 1865eko ekainaren 22an sortu zen, 300 librarekin.[3] Sortzaileen artean nabarmentzen dira Arthur Penrhyn Stanley, Westminsterreko dean-a eta George Grove izan ziren. Gerora, Grovek Royal College of Music sortu eta The New Grove Dictionary of Music and Musicians-en arduraduna izan zen. Sortzaileen arabera funtsa hurrengo helburuarekin sortu zen: "Lur Santuko arkeologia, geografia, moduak, ohiturak eta kultura, geologia eta historia naturala ikertzeko".[5]

Palestinako Esplorazio Funtsaren sustraiak James Finn kontsul britainiarraren eta bere emazteak, Elizabeth Anne Finn, sortutako literatura-talde batean daude.[6] Palestinako argazki ugari garai horretakoak dira.[7]

Palestinako Gizartea Esploratzeko Funtsaren atariko bilera Westminsterreko abadian egin zen, Jerusalemgo gamberan.[2][5]

PEF-ek Bibliaren garaiko eta Bibliaren ondorengo lekuen indusketa ugari egin zituen Sortaldean, bai eta historia naturala, antropologia, historia eta geografia biltzen zituzten ikerketak ere.

The Survey of Western Pas-Jerusalem (1884) izeneko ikerketan Tenpluaren Mendiko plana aipatzen da.

1867an, Charles Warren PEFen espedizio handienaren burua zan zen. Warrenek eta bere taldeak Jerusalemgo topografia hobetu eta hiri honen azpian zeuden ur sistema zaharrak aurkitu zituzten. Gerora, Warrenen izena jarri zieten sistemei.[8] Tell es-Sultanen edo Jeriko-ko lehenengo indusketak egin zituzten ere.[9]

1875ean, Shaftesburyko VII. kondeak, PEF-en Urteko Bileran "Herri gabeko lurralde bat lurrik gabeko herri batentzat" esaldia erabili zuen, gerora sionsitek erabili dutena "Baina itzul dadila israeldarren eskuetara..." esamoldea gehituz

1878an, Erresuma Batuan (Irlanda barne) PEF-eri lotutako 130 elkarte baino gehiago zerrendatu ziren. Kanadan eta Australian, Gazan eta Jerusalemen baziren ere.[10] Kide izan ziren pertsonai nabarmenen artean dira: Claude R. Konder, Charles Warren, Lord Kitchener, Edward Henry Palmer, Lawrence, Kathleen Kenyon, Conrad Schick, Charles Wilson.

Lehenengo indusketak

Hasieran egin zituzten indusketen artean dira:

  • Indusketak Jerusalemen (1867 – 1870); Charles Warrenek eta Henry Birtlesek gidatuak
  • Palestinako PEF Inkesta (1872–1877); inkestako lan gehiena Ingeniari Errealen gizonek egin zuten.
  • The Ordnance Survey of Sinai (1872); Edward Palmerrek egina.
  • Indusketak Tell el-Hesi (1890–1893); William Matthew Flinders Petrieren eta Frederick J. Blissen zuzendaritzapean.
  • Indusketak Jerusalenen (1890); F. Blissek zuzendu zituen, eta Siloam-eko Igerilekuaren inguruko Sion mendiaren hegoaldeko ertzean zentratu zen.
  • Indusketak Tell Zakariyan (Azekah) (1897-1899); Frederick J. Bliss eta R. A. Stewart Macalisterrek zuzenduta.
  • Gezer-ko indusketak (1902-1908); zuzendaria, R. A. Stewart Macalister.
  • Indusketa Beth-Shemeshen (1911); Duncan Mackenziek zuzendua.
  • Zin Basamortuko Inkesta Arkeologikoa (1913–1914); Leonard Woolleyk eta Lawrencek egina.
  • Axkelongo indusketa (1xs); zuzendaria, John Garstang.
  • Karmel mendian indusketa(1925) Dorothy Garrod-ek zuzendua.
  • Indusketak Gazako hegoaldean eta Beth Peleten (1929-1933); Petriek zuzenduta.
  • Indusketa Samarian (1931-1933); zuzendaria: John W. Crowfoot, Harvard eta Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
  • Indusketa Tel el-Duweir-en (1934-1938); James Leslie Starkeyk zuzendua.

Palestinako Esplorazio Funtsak Jerusalemgo Arkeologia Eskola Britaniarraren sorkuntzan parte hartu zuen 1919an. Eskola eta Funtsaren artean Jerusalemgo Ophel-en aritu ziren 1950eko hamarkadan. Eskolako bigarren zuzendaria, John Winter Crowfoot, PEFeko lehendakaria izan zen 1945-1950 urte bitartean.[11]

Palestinako emakumeak, 1900.

Emakumeak eta Palestinako Esplorazio Funtsa

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Funtsak emakumeak erabili zituen zenbait lanetan laguntzeko, hala nola, hondakinak zabortegira garraiatzeko, belarra mozteko eta lurrean zuloak egiteko. Gehienak ezezagunak dira, nahiz eta lanik eta gogorrenak egin zituzten. Bliss-ek emakume horietako batzuen istorio eta izenak aztertu zituen eta lan egiteko egunero sei mila ibiltzen zirela adierazi zuen, gehienak Bureir izeneko herrixka batekoak ziren eta.[12] Heuda izan zen emakume horietako bat.[12][13]

PEF, gaur egun

Funtsaren bulegoa Wigmore kalearen iparraldean kokatu bazen ere, 2019. urtearen hasieran, Dreadnshould Walk, PEF 5-6 zenbakira mugitu ziren, Greenwich, Londres.[14][15]

Funtsak diru-laguntzak eskaintzen ditu bere helburuekin bat egiten duten ikerlarientzat.[16]

Bildumak

PEF-ren Londresko bulegoan argazkiak, mapak, espezimenak, eskuizkribuak eta pintura bildumak daude.[17] Guztira, 6.000 artefaktu baino gehiagoko bildumak daude, K.a. 40.000tik XIX. mendera bitartekoak. Artxiboek Palestina, Jordania eta Siriako 40.000 argazki baino gehiago dituzte.[17] Objektuak Sortaldeko datoz, bereziki Jerusalem, Tell el Hesi eta Samariatik. Materiala 1860ko hamarkadatik 1950eko hamarkadara bitartean egindako PEF indusketetatik dator batez ere. Artikulu horien artean Charles Warren, William Flinders Petrie, Frederick Jones Bliss eta John Crowfoot indusketa-artefaktuak ere ageri dira.[18][19]Claude Conder, Horatio Kitchener, Lawrence eta beste askoren aurkikuntzan dira ere.[20][21]

Palestine Exploration Quarterly

Sortaldeko historia, arkeologia eta geografia aztertzen zuen aldizkaria argitaratu zuen Funtsak 1869an, Palestine Exploration Quarterly. 1937az geroztik, Quarterly Statement izena hartu zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «Palestine Exploration Fund moves to show Levantine heritage, culture off in London» Jordan Times 22 May 2019.
  2. a b Kathleen Stewart Howe, Santa Barbara Museum of Art, St. Louis Art Museum (1997) Revealing the Holy Land: the photographic exploration of Palestine, University of California Press, ISBN 0-89951-095-7 p 37
  3. a b Joan M. Schwartz, James R. Ryan (2003) Picturing Place: Photography and the Geographical Imagination I. B. Tauris, ISBN 1-86064-752-9, p 226
  4. Ilan Pappé (2004) A history of modern Palestine: one land, two peoples Cambridge University Press, ISBN 0-521-55632-5 pp 34-35
  5. a b Shehadeh, 2007, p. 46.
  6. Reminiscences of Mrs. Finn. London. Marshall, Morgan,& Scott. 1929. p. 252.
  7. Kark, Ruth; Goren, Haim. (2011). «Pioneering British exploration and scriptural geography: The Syrian Society/The Palestine Association» The Geographical Journal 177 (3): 264–274.  doi:10.1111/j.1475-4959.2011.00404.x..
  8. «Projects» The Palestine Exploration Fund.
  9. https://www.biblicalarchaeology.org/reviews/the-walls-of-the-temple-mount-2-vols/, The Walls of the Temple Mount (2 vols.)
  10. Palestine Exploration Fund, Quarterly Statement. April, 1878. p.102; Treasurer's Report pp.28-31.
  11. Palestine Exploration Fund, n. d. John Winter Crowfoot, 1873-1959. Available from: http://www.pef.org.uk/profiles/john-winter-crowfoot-1873-1959
  12. a b F. J. Bliss, "Report of Excavations at Tell-El-Hesy during the Spring of 1891: Excavating from its Picturesque Side". Palestine Exploration Quarterly 23, 4 (October 1891), 282-298
  13. F. J. Bliss, "Notes from Tell El Hesy", Palestine Exploration Quarterly, 24:3 (1892), 192-196
  14. https://www.pef.org.uk/about/, About
  15. http://www.jordantimes.com/news/local/palestine-exploration-fund-moves-show-levantine-heritage-culture-london, Palestine Exploration Fund moves to show Levantine heritage, culture off in London
  16. «Grants» Palestine Exploration Fund (PEF).
  17. a b «About us» The Palestine Exploration Fund.
  18. «Archaeological Collection» Palestine Exploration Fund (PEF).
  19. «Casts» Palestine Exploration Fund (PEF).
  20. «Documents and Maps» Palestine Exploration Fund (PEF).
  21. «Collections» Palestine Exploration Fund (PEF).

Bibliografia

  •  Shehadeh, Raja (2008). Palestinian Walks: Forays into a Vanishing Landscape. Simon and Schuster. ISBN 978-1416570097..

Bibliografia osagarria

  • Gibson, S. (1999) "British Archaeological Institutions in Mandatory Palestine, 1917-1948", Palestine Exploration Quarterly, 131, pp. 115–143.
  • Moscrop, J. J. (1999) Measuring Jerusalem: The Palestine Exploration Fund and British Interests in the Holy Land, Leicester University Press: London. ISBN 9780718502201ISBN 9780718502201.
  • Levin, N. (2006) "The Palestine exploration fund map (1871–1877) of the holy land as a tool for analysing landscape changes: the coastal dunes of Israel as a case study", The Cartographic Journal, 43(1), pp. 45–67.

Kanpo estekak

  • Palestine Exploration Fund - official web site
  • Definition, from PEF website
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q247474
  • Commonscat Multimedia: Palestine Exploration Fund / Q247474

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 124949009
  • ISNI: 0000000404244213
  • BNF: 12749886d (data)
  • GND: 1017247-6
  • LCCN: n50082482
  • NKC: zmp20211130683
  • NLA: 35406581
  • CiNii: DA08437534
  • SUDOC: 073325538
  • Wd Datuak: Q247474
  • Commonscat Multimedia: Palestine Exploration Fund / Q247474