Paula Radcliffe

Paula Radcliffe

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNorthwich (en) Itzuli, 1973ko abenduaren 17a (50 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaMonte-Carlo
Familia
Ezkontidea(k)Gary Lough (en) Itzuli
Familia
ikusi
  • Charlotte Radcliffe (izeba zahar)
Hezkuntza
HeziketaLoughborough University (en) Itzuli
Sharnbrook Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua70 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
ikusi

paularadcliffe.com
IMDB: nm1705746 Twitter: paulajradcliffe Musicbrainz: 275af56d-55e3-47ec-bb53-ccb12cd7d5b4 IAAF: 14276130 Olympic.org: paula-radcliffe Edit the value on Wikidata

Paula Jane Radcliffe, MBE (1973ko abenduaren 17a) distantzia luzeko atleta britainiar ohia da. Hiru aldiz irabazi zuen Londresko maratoia (2002, 2003, 2005), hiru aldiz New Yorkeko maratoia (2004, 2007, 2008) eta 2002ko Chicagoko maratoia. Aurretik emakumezkoen maratoilari azkarrena izan zen, eta Emakumeen Munduko Maratoi Errekorra izan zuen 2:15:25 denborarekin 16 urtez 2003tik 2019ra Brigid Kosgeik hautsi zuen arte.

Radcliffe munduko txapeldun ohia da maratoi, maratoi erdi eta cross country-an. Europako txapelduna ere izan da 10.000 metro-tan eta krosean. Pistan, Radcliffek 10.000 metroko zilarrezko domina irabazi zuen 1999ko Munduko Txapelketan eta 2002ko Britaniar Mankomunitateko txapelduna izan zen 5000 metroko lasterketan. Britainia Handia ordezkatu zuen Olinpiar Jokoetan lau alditan (1996tik 2008ra), nahiz eta inoiz ez zuen domina olinpikorik lortu.

Bere ibilbidea profesionalean zehar hainbat aipamen jaso ditu, besteak beste, Urteko BBC Sports Personality, Laureus World Comeback of the Year, IAAF World Athlete of the Year, AIMS World Athlete of the Year (hiru aldiz) eta Britaniar Inperioko Ordena (MBE). Urteko Munduko Kirolaria izateko ere izendatu zuten hainbat alditan. 2010ean, Ingalaterrako Atletismo Ospearen Aretoan sartu zuten.

2015eko Londresko maratoian amaitu zuen bere ibilbide profesionala atletismoan.

Maratoiko munduko errekorra

2002an, Radcliffek maratoirako aldaketa gauzatu zuen, eta 2002ko apirilaren 14an Londresko maratoian egin zuen estreinako garaipenarekin emakumezkoen lasterketaren munduko denborarik onena (2:18:55). Bere denbora emakumeen munduko bigarren azkarrena zen, maratoia mutilekin batera korrika egiñez, Catherine Ndereba, keniarrak, Chicagon 2:18:47 marka zuelako.

Urte horretan bertan, Radcliffe-k munduko errekorra (2:17:18) ezarri zuen Chicagoko maratoian 2002ko urriaren 13an, aurreko errekorra minutu eta erdi jaitsiz.

Radcliffe-k 2003ko apirilean Londresko maratoian, 2:15:25 denborarekin munduko errekorra berritu zuen.

Marka Pertsonalak

Proba Marka Data Kokalekua Oharrak
Pista 400 m 58.9 1992
800 m 2: 05.22 1995
1.000 m 2: 47,17 1993
1500 m 4: 05.37 2001eko uztailaren 1a Glasgow, Eskozia Eskozia
Kilometro 1 4: 24.94 1996ko abuztuaren 14a Zurich, Suitza Suitza
2000 m 5: 37.01+ 1993ko abuztuaren 29a Sheffield, Ingalaterra Ingalaterra
3000 m 8: 22.20 2002ko uztailaren 19a Monako Monako Erresuma Batuko errekorra
2 Kilometro 9: 17.4 1999ko maiatzaren 23a Loughborough,Ingalaterra Ingalaterra
4000 m 11: 35.21+
5000 m 14: 29.11 2004ko ekainaren 20a Bydgoszcz, Polonia Polonia Erresuma Batuko errekorra
10 000 m 30: 01.09 2002ko abuztuaren 6a Munich, Alemania Alemania Inoizko bederatzigarren onena
Errepidea 5 km 14: 57+ 2001eko irailaren 2a Londres, Ingalaterra Ingalaterra
4 Kilometro 19: 51+
5 Kilometro 24: 47+
8 km 24: 05+ Munduko errekorra
10 km 30:21 2003ko otsailaren 23a San Juan, Puerto RicoPuerto Rico Munduko errekorra
15 km 46: 41+ 2001eko urriaren 7a Bristol, Ingalaterra Ingalaterra Erresuma Batuko errekorra (Berretsi ezina)
10 Kilometro 50: 01+ 2002ko urriaren 13a Chicago, Ameriketako Estatu Batuak AEB Munduko errekorra (Berretsi ezina)
20 km 1: 02.21+ 2003ko irailaren 21a Newcastle, Ingalaterra Ingalaterra Munduko errekorra (Berretsi ezina)
Maratoi erdia 1:05:40 2003ko irailaren 21a Newcastle, Ingalaterra Ingalaterra Munduko errekorra (Berretsi ezina)
25 km 1: 20.36+ 2003ko apirilaren 13a Londres, Ingalaterra Ingalaterra
30 km 1: 36: 36+ 2003ko apirilaren 13a Londres, Ingalaterra Ingalaterra Munduko errekorra (Berretsi ezina)
20 Kilometro 1: 43: 33+ 2003ko apirilaren 13a Londres, Ingalaterra Ingalaterra Munduko errekorra (Berretsi ezina)
Maratoia 2:15:25 2003ko apirilaren 13a Londres, Ingalaterra Ingalaterra Munduko errekorra

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q233672
  • Commonscat Multimedia: Paula Radcliffe / Q233672

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 36445500
  • ISNI: 0000000079082344
  • BNF: 16587016k (data)
  • GND: 173761402
  • LCCN: nb2007014747
  • NDL: 001111183
  • NKC: pna2005301642
  • SUDOC: 143339869
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Kirolariak
  • COI: paula-radcliffe
  • IAAF: 14276130
  • Wd Datuak: Q233672
  • Commonscat Multimedia: Paula Radcliffe / Q233672