Phymatodes testaceus

Phymatodes testaceus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaPhymatodes
Espeziea Phymatodes testaceus
Linnaeus, 1758

Phymatodes testaceus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asian bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Deskribapena

Taaika txikiko kakalardoa da, 6-18 mm arteko luzera du. Gorputzez estua da eta antena luzeak ditu, gorputza bera baino luzeagoak. Burua beltza du, pronotoa gorrixka eta elitroak beltzak. Europa hegoaldean elitro hori-marroiak dituzten aleak ere ikusten dira[2].

Habitata

Baso hostoerorkorretan ikusten dira baina egurrezko etxeetan edo etxeetako sutondoan aurkitzea ere ez da arraroa.

Bizi zikloa

Urte beteko edo bi urtetako bizi zikloa izaten dute, normalean bikoa. Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira, ilunabarrean dira batez ere aktiboak. Emeek zuhaitz hilen enborretan jartzen dituzte arrautzak eta haietako zuraz elikatzen dira beldarrak galeriak eginez. "C" itxurako pupak egiten dituzte enbor barruan eta hiru aste pasa ondoren helduak jaiotzen dira[3].

Iruditegia

  • Kakalardo heldua.
    Kakalardo heldua.
  • Europa hegoaldeko barietatea.
    Europa hegoaldeko barietatea.
  • Beldarra egurretan.
    Beldarra egurretan.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «Phymatodes testaceus» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  3. (Ingelesez) «Phymatodes testaceus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1315415
  • Commonscat Multimedia: Phymatodes testaceus / Q1315415
  • Wikispecies Espezieak: Phymatodes testaceus

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 155287
  • BioLib: 11118
  • Dyntaxa: 105932
  • EOL: 124006
  • Fauna Europaea: 114557
  • GBIF: 8961343
  • ITIS: 703134
  • NCBI: 295676
  • Wd Datuak: Q1315415
  • Commonscat Multimedia: Phymatodes testaceus / Q1315415
  • Wikispecies Espezieak: Phymatodes testaceus