Piroforiko

Piroforiko airean bat-batean su har dezakeen gaiaz edo kolpeak hartzean txinpartak egiten dituenaz esaten da. Fosforoa, litio hidruroa, sodioa eta potasioa, adibidez, gai piroforikoak dira, aire hezean berez erretzen baitira.

Konposatu piroforikoak gas geldoa duen atmosferan edo kerosenotan gorde behar dira. Aleazio batzuei (burdina, barioa) piroforiko deritze igurtzi txiki batez txinpartak igortzen dituztelako. Pizgailuetako harriak egiteko erabiltzen den burdinaren eta zerioaren aleazioa (ferrozerioa), adibidez, aleazio piroforikoa da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q912400
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q912400