Point-to-Point Protocol

Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

PPPedo Point-to-point Protocol, hau da, muturretik muturrerako protokoloa, RFC 1661 dokumentuan araututako lotura geruzako protokoloa da. Interneten erabiltzen den TCP/IP ereduari lotutako sare protokoloa da.

Sarrera

Konputagailu biren artean lotura geruzako komunikazioa ahalbidetzen duen sare protokoloa dugu PPP. Eskuarki, bezero batek modem-en bidez bere Internet zerbitzu hornitzaileari Internet-eko konexioa ezartzeko erabiltzen da. Noizbehinka, banda zabaleko konexioak ezartzeko ere erabiltzen da PPPoE eta PPPoA protokoloekin. Datuak garraiatzeaz aparte, PPP-k beste funtzio garrantzitsuak betetzen ditu:

  • Kautotu: sarbide gakoaren bidez, normalki
  • IP dinamikoki esleitu: Interneteko hornitzaileak IP helbide kopuru mugatuak ditu, eta bezeroak IP-ak baino gehiago dira. Bezero guztiak une berean ez direlako konektatzen, posible da bezeroari konektatzen den bakoitzean aldi baterako IP bat esleitu, PPP konexioa bukatzean beste bezero bati eslei dakiokeena.

PPP, ADSL modem-aren eta Internet zerbitzariaren ATM pasabidearen arteko komunikazio ezartzeko ere erabil daiteke. PPP-ren trama HDLCprotokoloan dago oinarrituta.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q215179
  • Commonscat Multimedia: Point-to-point protocol / Q215179

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh97007155
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q215179
  • Commonscat Multimedia: Point-to-point protocol / Q215179