Portugalgo Aireko Armada
Portugalgo Aireko Armada (portugesez Força Aérea Portuguesa, FAP bezala laburtua) Portugalgo Indar Armatuen aireko sekzioa da. Bere jatorria 1912an du, indar armatuetako aireko (Aeronáutica Militar) eta itsasoko (Aviação Naval) sekzioak osatzen hasi zirenean. 1952ko uztailak 1ean bi sekzioak gaur egun Portugalgo Aireko Armada denean batu ziren.
FAPak misio nagusi bezala aire espazio nazionala defendatzea eta Indar Armatuetako beste sekzio batzuekin lanean aritzea Portugalen defentsa militarrari dagokionez. Nazioarteko misio eta konpromisoetan ere parte hartzen du. Bere eskarapela aeronautikoa atzealde zuri batean jarritako Kristoren Ordenako gurutzea da.
Aireontziak eta ekipamendua
Portugalgo Aireko Armadako honako unitateak ditu:
Aireontzia | Jatorria | Mota | Bertsioak | Zerbitzuan | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Hegazkinak | |||||
Lockheed Martin F-16 Fighting Falcon | AEB | Caza hegazkina | F-16 AM F-16 BM | 38 7 | |
Lockheed C-130 Hercules | AEB | Garraio hegazkina | C-130H C-130H-30 | 6 | |
CASA C-295 | Espainia | Garraio taktikoko hegazkina | C-295M Persuader | 7 5 | [1] |
CASA C-212 Aviocar | Espainia | Garraio arineko hegazkina | C-212-100 C-212-300 | 24 2 | C-295engatik ordezkatuak izaten ari dira. |
Lockheed P-3 Orion | AEB | Itsas patruilako hegazkina | P-3C | 5 | Herbeheretar Errege Itsas Armadari erosiak. |
Dassault/Dornier Alpha Jet | Europar Batasuna | Eraso hegazkin arina eta entrenamendu aurreratua | Alpha Jet A | 50 | Alemaniar Luftwaffeari erosiak. Asas de Portugal patruila akrobatikoak erabiliak. |
Socata TB 30 Epsilon | Frantzia Portugal | Entrenamendu hegazkina | TB 30 | 18 | |
de Havilland Canada DHC-1 Chipmunk | Kanada Portugal | Entrenamendu hegazkina | 18 | ||
Dassault Falcon 20 | Frantzia | VIP Garraio hegazkina | 3 | ||
Dassault Falcon 50 | Frantzia | VIPGarraio hegazkina | 2 | ||
LET L-23 Super Blaník | Txekia | Planeatzailea | 3 | ||
Schleicher ASK 21 | Alemania | Planeatzailea | 4 | ||
Helikopteroak | |||||
AgustaWestland EH101 | Italia Erresuma Batua | Helikoptero utilitarioa eta SAR | EH101 | 12 | |
Aérospatiale Alouette III | Frantzia | Helikoptero utilitarioa | Hiru rotores de Portugal patruila akrobatikoak erabiliak. | ||
Aérospatiale SA 330 Puma | Frantzia | Helikoptero utilitarioa | 13 | AgustaWestland EH101 motakoengatik ordezkatuak izaten ari dira. |
Irudi galeria
- Lockheed Martin F-16 Fighting Falcon
- CASA C-295
- Lockheed P-3 Orion
- Dassault/Dornier Alpha Jet
Ikus, gainera
- Portugalgo Indar Armatuak
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Portugesez)Portugalgo Aireko Armadaren webgune ofiziala
- Datuak: Q591136
- Multimedia: Air force of Portugal / Q591136
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) EADS. (PDF) Informe Comercial Nº16. EADS N.V. - Airbus Military.