Produktu-aukera

Artikulu hau merkataritza-establezimendu bateko produktu-sortari buruzkoa da; enpresa batek eskaintzen duen produktu-sail homogeneoa gaitzat duena beste hau da: «Produktu-lerro»
Bitxi dendetan produktu-aukera sakona da, produktu-mota bakoitzean bezeroari aukera anitz eskaintzen zaiolako.

Marketinean, produktu-aukera denda edo beste saltegi batek bezeroei eskaintzen dizkien produktu edo zerbitzuen multzoa da. Negozio-mota zein den, produktu-aukeraren ezaugarriak ezberdinak izaten dira: produktu-familia anitz eta familia bakoitzaren baitan produktu anitz eskaintzen direnean, aukera zabala eta sakona da, hipermerkatuetan gertatzen den bezala; elikagai-denda txikiek aukera zabala eta sakontasun txikikoa izaten dute, produktu familia bakoitzean erreferentzia gutxi izaten dutelako; azkenik, denda berezituek aukera estua eta sakona dute, produktu-sail bakarra eskaini baina horren baitan eskaintza zabala izaten dutelako (liburudendak, esaterako).

Produktu-aukeran dauden erreferentzia edo produktu zehatz guztiak sail zenbaitetan banatu ohi dira establezimenduan, hala nola, departamendu, sekzio eta familia zenbaitetan, deagregazio-maila zein den, ezaugarri komunak dituzten produktuak bilduz. Produktu-aukeraren antolaketa eta kokapena aztertzen duen jakintza-arloak merchandising du izena.

Ikus, gainera

  • Produktu-lerro

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1412931
  • Identifikadoreak
  • GND: 4181873-8
  • Wd Datuak: Q1412931


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.