Proskripzio

John Everett Millaisen 'Erregezale proskribatua, 1651', c. 1853

Proskripzioaren[1] () bidez, publikoki eta ofizialki identifikatzen dira etsai publiko, herriaren etsai edo estatuaren etsai gisa sailkatutako pertsonak edo erakundeak. Horrelakoetan, heriotza-zigorra edo erbesteratze-zigorra jaso ohi dute. Pisu politiko handiko hitza da. Sarritan, estatuak egindako hilketak edo jazarpenak justifikatzeko erabiltzen dute, baina argi eta garbi, beste estatu-krimen batzuk ez bezala, diskrezioz edo erabateko sekretupean egiten baitituzte, Estatu arrazoia deiturikoak justifikatuta edo justifikatu gabe. Proskripzioak aurkari politikoak, erakunde erlijiosoak edo etsai pertsonalak masan preso hartzea edo desagerraraztea berekin dakar, eta iraultza bortitzen testuinguruan erabili ohi dute.

Zigor hori oso ohikoa izan zen Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman eta zigorra jaso zutenei proskribatuak deritzete.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q723838
  • Commonscat Multimedia: Proscriptions / Q723838

  • Wd Datuak: Q723838
  • Commonscat Multimedia: Proscriptions / Q723838


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.