Río Muni
Río Muni | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | region of Equatorial Guinea (en) , oversea province of Spain (en) , province of the Spanish Empire (en) eta Kolonia |
Azalera | 26.017 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°30′N 10°30′E / 1.5°N 10.5°E / 1.5; 10.5 |
Estatu burujabe | Ekuatore Ginea |
Río Muni[1] Ekuatore Gineako eskualde kontinentala da, Gabon eta Kamerunekin mugak dituena. Hiriburua Bata du.
Eskualdeak 26.017 km²-ko azalera eta 2001ean 749.529 biztanle zituen[2]
1778an Portugalek Espainiari eskualdea eman zion, gero Elobey, Annobon eta Corisco eta Fernando Poo koloniekin batera Espainiar Ginea osatuko zuena. 1918an espainiarrek zigor-espedizio bat antolatu zuten Mawomo inguruan. 1968an independentzia lortu zuen.
Bertoko biztanle gehienak fang badira ere, badaude bantuak ere. Politikoki lau probintziek osatuta dago: Erdi-Hegoaldea, Kie-Ntem, Kostaldea eta Wele-Nzasek hain zuzen ere.
Bataz gain Evinayong, Ebebiyín, Acalayong, Cogo, Acurenam, Mongomo, Niefang eta Añisok eskualdeko hiri nagusiak dira.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Afrika kolonialeko toponimia. .
- ↑ Ekuatore Gineako Errolda Bulegoa
Kanpo estekak
- Datuak: Q845368
- Multimedia: Río Muni / Q845368
Artikulu hau Ekuatore Gineako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |